Transexualak edo ez-bikoak eurek hautatutako izenaz identifikau ahal izango dira
2021-07-22 10:32 KultureaNorberak aukeratutako izena autortzeak bertoko eta kanpoko arauak ditu oinarri.
UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako protokoloaren bidez araututa egongo da izena aldatzeko aukerea, izen hori bat ez datorrenean legezko izenagaz: Eurena daben baina ukatu jaken identidate batez bizi nahi daben personentzat sufrimendu iturri nagusietako bat da. Propiotzat daben identidaderanzko bidean abiatutako personei eurek hautatutako izena autortzea ez da bakarrik begirune kontu bat: edozein persona gura dauen modukoa izateko, gura dauen lez agertzeko eta gura dauen moduan biziteko dituan eskubideen barruan kokatzen da, horixe da transexualek eta ez-bikoek UPV/EHUn izena aldatzeko Protokoloan agiri dan sarrerako paragrafoa eta bat dator euskal unibersidade publikoak Garapen Jasangarriko Helburuakaz (GJH) dauen konpromisoagaz, eta bardintasunaren alde eta sexu edo generoan oinarritutako diskriminazinoaren kontra unibersidadearen konpromisoagaz.
Norberak aukeratutako izena autortzeak bertoko eta kanpoko arauak ditu oinarri eta, Autonomia Erkidegoan, bagilaren 28ko 14/2012 Legea dogu, transexualak genero-identidadeagaitik ez baztertzeari eta euren eskubideak autortzeari buruzkoa, aurrera egiten lagundu dauena personen ezaugarri edo inguruabar personal edo sozialetan oinarritutako diskriminazinoak gainditzeko bidean. Bestalde, UPV/EHUko Estatutuek eskubideok autortzen deutsee unibersidadeko kideei: bardintasunerako eskubidea eta diskriminatuak ez izatekoa; norberaren intimidadea, irudi propioa, duintasuna eta jokera sexuala errespetau eta jazarpenaren kontrako babesa izatea. Protokolo honen bidez prozedura bat arautzen da bermatzeko persona transen edo ez-bitarren eskubidea UPV/EHUko barruko dokumentu administratiboetan eurek hautatutako izenaz identifikatuak izateko, izen hori bat ez datorrenean Erregistro Zibilean agertzen dan legezko izenagaz. Protokolo honek unibersidadeko kide guztiak batzen ditu: ikasleak, irakasle-ikertzaileak eta administrazino eta zerbitzuetako langileak. Bestalde, UPV/EHUko langile eta ikasle guztien betebeharra izango da transexualei edo ez-bikoei eurek hautatutako izenaz deitzea.
Unibersidadearen barruko dokumentazinoan norberaren identidadeagaz bat datorren izen bat —hautatutako izena, dokumentazio ofizialean agiri danaz bestelakoa— agertzea nahi dabenek eskaria aurkeztu behar dabe UPV/EHUko Bardintasunaren arloko Zuzendaritzan. Behin eskaria baimenduta (zazpi eguneko epean) UPV/EHUko Bardintasunaren arloko Zuzendaritzeak administrazino agiriak eta agiri elektronikoak kudeatzen dituan organo eskudunari adierazoko deutso izena aldatzeko posta elektronikoko kontuan, unibersidadeko txartelean, eskoletako zerrendetan, kalifikazino aktetan, hauteskunde zerrendetan eta bestelakoetan. Hori guztia gehienez be 30 eguneko epean egongo da prest baina agiri ofizialetan, hau da, unibersidadeak emoten dituan ziurtagiri eta tituluetan, Erregistro Zibileko izena erabili beharko da.
Aitor Zurimendi idazkari nagusiaren eretxiz, administrazino-prozedura sinplifiketeaz gan, protokolo honek helburu garrantzitsuago bat lortzen lagunduko dau: gure unibersidade-komunidadearen barruan aniztasuna eta pluraltasuna modu normalizatu eta edegian tratetea. Transexualen eta ez-bikoen izena aldatzeko protokoloa da Euskal Herriko Unibersidadeak orain arte emon dauen azken pausua dibersidadea eta aniztasuna onartu, sustatu eta babestearen alde, nortasun ereduak egunetik egunera ugariagoak diran gizartean.
Prozesua 2017ko zemendian hasi zan, sexuaren atala daben inprimaki guztietan hirugarren laukitxua sartu ebenean, hau da, aukera ez-bitarra. 2018an, ikastegi guztietan komun mistoak izateko prozesua hasi zan eta ez bakarrik ordura artekoak, hau da, gizonentzakoak eta emakumeentzakoak eta 2020an, Empar Pineda sariak ezarri zituen LGTB ikuspegia barrubatzen daben UPV/EHUko gradu amaierako eta master amaierako lanetarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!