Cécile McLorin Salvant Chillida Lekutik Donostiara
2021-07-21 08:02 Musikea56. Donostiako Jazzaldia, gaur hasi eta 25era arte.
Cécile McLorin Salvant abeslari estadubatuarrak eta Sullivan Fortner pianisteak kontzertu gogoangarria eskaini eben oraintsu Hernanin, Chillida Lekun eta gaur, garagarrilak 21, hasiko dan 56. Donostiako Jazzaldian barriro entzun ahal izango dira The window diskoko kantuak; disko horretan, musikari biek piano-ahots bikotearen tradizinoa eta haren adierazpen-ahalmena jorratzeaz gan, tradizinoa zabaldu dabe, denporea, harmonia eta esaldiak askatasunez erabiliz. Hernanikoa galdu bazenduen hitzordua, gaur, hilak 21, dozue Trinitate Plazan, 21:30ean.
Cécile McLorin Salvant musikagilea da, jazz ahotsetan onenetakoen artean, gaztea izan arren. Haren ahotsa parebakoa da, zurrunbilo artistikoa: ausarta, trebea, freskoa, irudimentsua, dibertigarria eta zintzoa. Entzun
Chucho Valdés eta La Locomotora Negra
Donostiako 56. Jazzaldiak Chucho Valdési eta La Locomotora Negra taldeari munduan egin daben ibilbide luzea autortuko deutse.
Gitxienez 19 euskal talde izango dira 56. Jazzaldian
2006tik egiten dau Jazzaldiak prozesua, baina aurtengoa sekula baino luzeagoa izan da: 2020an hasi, pandemiagaitik geratu, gero berrekin eta 2021ean amaitu.
Zerrendan dagoz, besteak beste, Asier Ardaiz & Friends; De 2 En Blues Band; DOS; Horda; Hutsun Txalaparta-JEL Trio; Les Fous; Mojo Hand; Monk's Sphere; No More Jazz Brass Band; eta Swingtronics.
Azkenaldion diskoa kaleratu dabenen moltsoa da hurrengoa. 2019an eta 2020an diskoa argitaratu daben euskal talde zein bakarlarien artean aukeratu ditue, danetara bost: Alberto Arteta; Ghost Number; Paul San Martín; Sara Mansilla; eta Machetazo.
Azkenik, Katapulta Tour zirkuituan ibili diranen artetik aukeratu ditue beste lau, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Kultur-ek sustatutako zirkuitu horren bidez, Gipuzkoako talentu gazteei musikearen eta arte eszenikoen arloan bultzadea emoten jake. Aurtengo Katapulta Tourren hamar talde eta bakarlarik hartu dabe parte Donostiako Jazzaldian jo deien, honeek laurak aukeratu ditue: Antía Muíño, Blanquita Carraquela, Sara Azurza eta Yo Ciervo.
VII. JazzEñe
Musikariek euren burua gure mugetatik kanpo promozionau deien. SGAE Fundazinoaren nazinoarteko programatzaileentzako espainiar jazzaren zazpigarren erakustaldia Donostiako 56. Jazzaldiaren barruan txertatu dabe. Lau jardunalditan zehar, showcase erako 45 minutuko zortzi kontzertu hartuko ditu, hau da, gaur egun genero honetako talde garrantzitsuenetako batzuekaz: Ariel Bringez Quintet, Caminero Quintet, Chano Domínguez Trío, Daniel García Trío, Smack Dab, Sumrrá, Alba Careta Group eta Manolo y Curra. Zortzi kontzertuak eguerdiko 12:30ean hasiko diran 4 sesino bikotxetan, Victoria Eugenia Antzokian izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!