Ahozko kultur sorkuntzea izango da ikerlanen mamina
2021-07-20 12:27 Euskerea berbagaiUrriaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta lanak.
2.000 euroko proiektu sari bat eta 500 euroko GRAL sari bat eskainiko dira Kilometroak-egaz Goierriko ahozko ondarea ikertzeko bekea esleitu ondoren, ikerketa deialdi bi jarri ditue martxan, azken urteetan egin bezela, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreagaz alkarlanean.
Batetik, 2.000 euroko ikerketa proiektu sari bat eskaintzea da asmoa, oraindino egin barik dagozan ikerlanak jorratzeko saria da hori eta master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko badira be, beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak be onartuko dira.
Bestetik, amaituak dagozan Gradu Amaierako Lanetarako saria eskainiko dabe, honezkero amaituta dagozan Gradu Amaierako Lanetarako; azken ikasturte bietan defendidutako lanetarako; 500 eurokoa izango da sari hau.
Deialdi bien kasuan, unibersidadeko edozein jakintza alorretatik abiatuta, euskerazko antzerkigintzea, kantagintzea, bertsolaritzea, kontalaritzea, bikoizketea edo ahoz emoteko sortzen dan beste kultur adierazpide bat izan behar dabe lanek ikergai. Urriaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta lanak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!