'Kaishop, erosi euskeraz kanpaineak' dendetan euskeraz eskatzeko sensibilizazinoa indartu dau

Bizkaie! 2021-07-19 10:51   Euskerea berbagai

Ginkana digitala 480 lagunek bisitau dabe eta  presentzialean 33 lagunek hartu dabe parte.

Herrian euskeraz erostea eta Euskerearen Laguna Saltokien sarea sustatzen lagundu dau Kaishop, erosi euskeraz, erosi Getxon, azken asteotan hainbat jardueraren bidez Getxoko Udalak jorratutako kanpaineak, hain zuzen be, sareko dendatan euskeraz eskatu dabenen artean 2.200 boltsa banatu dira, Ginkana digitala 480 lagunek bisitau dabe, presentzialean 33 lagunek hartu dabe parte eta 23 gaztek Tik Tok lehiaketan.

Partaideen artean 100 €-ko bederatzi sari gastetako eta lau opari bilduma banatu dira.

Kanpaineari esker euskerearen erabilerea indartu gura izan da eta uste dogu bete dala helburua, herritarren partaidetzeak eta gizarte sareetan izan dan mobimentuak erakusten dabenez, besteak beste, Facebooken eta Instagramen kanpainearen bideoa 16.000 lagunetatik gora jaso dabelako ia 13.000 erreprodukzino izan diralako; Ginkaneak, barriz, 14.700 lortu ditu, azaldu dua Irantzu Uriarte, Getxoko Euskera zinegotziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu