Eibarko antxinako musika-ondarea lantzen eta eguneratzen dabil Ustekabe txarangea
2021-07-16 10:17 MusikeaUdagoienean diskoa eta liburuxkea kaleratzea espero dabe.
Koro Gaztea
Ustekaberen instrumentuek eta Eibarko Koro Gaztearen ahotsek herriko 11 kanta edo doinu zahar adierazgarrienak jasoko ditue udagoien aldean kaleratuko daben diskoan.
Agur esanda banua, Arragueta, Suite Eibartarra, Eibar tiene su entrada, Eibarko Herria, Forjarien kanta, Hiru gizon ilustre, Venid al pueblo de Eibar, Arrateko Ama, Himno a Eibar eta Cielito dira txaranga eibartarrak harmonizau eta barriro konposatu dituan kantu herrikoiak edo doinuak, zaharbarritutakon lanak, Ego Ibarrak bere sasoian kaleratu zituan Kantuz Kantu eta Juan Bautista Gisasola musika-lanak liburuetan oinarrituta.
Harmonizazino lan hutsetik haragokoa dan zeregin horretan, Asier Ardaiz, Rakel Arbeloa, Beñat Etxabe, Jon Viejo eta Xabier Oruesagasti musikari gazteak ibili dira baina momentu honetan, txarangako 18 kideak bete-betean dabiz Coliseoan grabazino-lanetan Walter Tuzzeo soinu-teknikariaren laguntzeagaz.
Diskoagaz batera, kantu bakotxari buruzko informazino historikoa eta Udal Artxiboaren argazkiak batuko dituan liburuxka bat be egiten dabiz txarangako kideak.
Eibarko Udalaren Juan Bautista Gisasola Musika Eskolatik sortutakoak ditugu biak, bai Eibarko Koru Gaztea, bai Ustekabe txarangea. Lan honetarako, Kultura Batzordearen dirulaguntzea jaso dau txarangeak, herriarentzat eta musika alorrerako balio handikoa dala pentsauta.
Eguneratze-lan zorrotza egin dauen txaranga eibartarraren eskerrona jaso dau musika-lekukotasun zahar hareek beren buruetan gorde eta zabaldu zituen personen eskuzabaltasunak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!