Xanty Elías sukaldariak irabazi dau 2021eko Basque Culinary World Prize Saria
2021-07-16 09:33 Jan edanakUmeen elikadurea-hezkuntzan eragiteagatik saritu dabe andaluziarra.
Los niños se comen el futuro ekimenaren bidez, lehen hezkuntzako ikastetxeetan Gastronomiaren Kultura irakasgaia sartzearen alde lan egiten dau, ziur baitago garrantzitsua dala sukaldaritzearen eta konsumo kontzientearen inguruko kulturan heztea.
Prenauta Fundazinoaren buru danez, Elías sukaldaritzearen sektorean turismoaren, barrikuntzeren eta ekintzailetzearen alde dago, baina, batez be, umeen elikadura-hezkuntzan eragin gura dau, izan be, horrek ahalmen handia izan leike, kontsumo kontziente eta kultura-baldintza hobeak eskaintzeko sukaldaritzearen inguruan.
Ez dago hezitzea baino osasuntsuagorik dan ezer lelopean, gaur egun Andaluziako 80 ikastetxe inguruk dabe Elíasen programea ezarrita, lehen hezkuntzako 15.000 ikasle tartean dirala, baita zonalde kaltetuetako beste 25 bat eskola bekadunak be. Aldi berean, 2021eko irailean Madrilgo 130 ikastetxe inguruk jarriko dabe martxan haren ekimena.
Gastronomia indar eraldatzailea da, baita testuinguru desafiatzaileenetan be. Horregaitik, Basque Culinary World Prizek behin eta barriro ospatu gura dau sektore horretako profesionalek aurrerapenak eta eraldaketak bultzatzeko tresna bihurtzen dabela gastronomia, barrikuntza sozialetik elikadura-hezkuntzaraino doazen eremuetan.
Saria jaso ostean, Xanty-k oso pozik eta eskertuta dagoala adierazo dau BCWP-a jasoteagaitik eta honakoa gaineratu dau: Gauza zoragarria da eta errealidade bat da dagoeneko gastronomiak eta sukaldariek gizartea etorkizun hobeagorantz eboluzionau geinkela; kultura gastronomikoak balio erreala izan leike irakaskuntzearen hasieratik. 'Los niños se comen el futuro' ekimena etorkizuneko konsumitzaileei ezagutzak konpartiduteko beharretik sortzen da, ikastetxeetan erakutsiko dan ikasgai baten bidez, kontzientzia eta ohitura hobeak sortzen lagunduz. Umea izanda, kontzientzia elikatzea da etorkizun osasuntsuago eta jasangarriagoaren oinarria.
2021ean, sari honen sustatzaileek (Eusko Jaurlaritzeak eta Basque Culinary Center-ek sortu eben 2016an) sari aitzindari baten seigarren edizinoa bultzatu dabe eta honen bitartez saritzen dira gaur egun euren ezagutza, talentua, sormena eta indarra aprobetxetan daben sukaldariak, gure gizarteak eskatzen dituan aldaketakaz bat egiteko.
Edizino bakotxean, Basque Culinary World Prizek, irabazlearen eta aitamen berezien bidez, mezu bat bialtzeko eta nazinoarteko komunidadeak sukaldari batek balioa emon leiken arloak ezagutzera emoteko erabilten dau eta aurten, elikadura-hezkuntzearen arloa azpimarratu gura izan dau, baita immigrazinoagaz edo talentuaren dibersifikazinoagaz lotutako gizarteratze-arloa be.
Basque Culinary World Prize sari parebakoa da, Basque Culinary Center gastronomian lider dan erakunde akademikoak eta Eusko Jaurlaritzeak emoten dabena, Euskadi-Basque Country estrategia integralaren esparruan. Sari horrek ekimen eraldatzaileak dituen sukaldarien lana autortu eta 100.000 euroko dirutzea eskaintzen jako irabazleari aukeratutako proiektu bat jorratu daian.
Xanty Elías izan da irabazlea, munduko sukaldari garrantzitsuenetako batzuek osotutako epaimahai batek aukeratuta: Juan Roca (El Celler de Can Roca) sukaldaria buru dala, beste aditu ezagun batzuk be izan ditu: Elena Arzak (Arzak), Gastón Acurio (Acurio Restaurantes), Dan Barber (Blue Hill), Massimo Bottura (Osteria Francescana), Manu Buffara (Manu), Dominique Crenn (Atelier Crenn), Trine Hahnemann (Hahnemanns Køkken), Yoshihiro Narisawa (Narisawa) eta Enrique Olvera (Pujol).
BCWPk irabazle bat eta aitamen berezi bi iragarri ditu: egungo erronkak ikusarazoteko eta bikaintasunerako bokazinoa daben sukaldari ekintzaileen profilak identifiketako interesa berretsi dau, baita barritzaileak, sortzaileak eta saiatuak be, komunidadeagaz konprometiduta dagozanak eta gastronomiak dakarren fenomeno inspiratzaile zein kutsakor baten eredu diranak.
Horregatik, Xanty Eliaz gan, epaimahaiak beste sukaldari biren lana saritu eta aitamen bereziak emon deutsee: Kia Damon-i (AEB), ekitate-testuinguruen alde burrukatzeagaitik, sektore honetan arpegia emoten daben erreferenteak dibersifiketeagaitik eta normalean baztertutako taldeen talentua ikusarazoteagaitik eta Ana Estrela-ri (BRASIL/ITALIA) sukaldaritzearen bidez personak maila sozialean txertatzeagaitik.
Hautaketaren ondoren, Joan Roca Basque Culinary World Prizeko epaimahaiko presidenteak honako hau nabarmendu dau: Xantyren lanak erakusten dau munduko hainbat lekutan sukaldariek daben interesa gastronomia gure gizarteko hezkuntza sisteman txertatzeko. Horretarako, etorkizuna diran umeen artean janariak dauen benetako balioaz kontzientzia sortzeko beharrezko testuinguruak eta balioak erein behar dira, bai eta kulturen, herentzien eta nortasunen dinamizatzaile lez dauen balioa onartu be.
Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak ondokoa azpimarratu dau: Planeteak erronka globalak ditu; 2050ean biziko diran 10.000 miloei persona elikatzea, klima-aldaketea, baliabide naturalen gaineko presinoa, elikagaien hondakinak eta abar. BCWPk mundu osoko errealidadeak ezagutzeko eta horreekaz konektetako aukerea emoten deusku, faktore komun batekin: gastronomia, izan ere, erronka horietako batzuen aurrean elementu eraldatzailea da. Sari hau Euskadi - Basque Country estrategia integralaren barruan dago. Herrialde-marka horrek, indargune eta berezitasunetatik abiatuta, eragile garrantzitsu gisa kokatzen du Euskadi nazioartean, agenda globalarekin eta giza garapen iraunkorrarekin konprometitua: euskal komunitate global gisa, auzolanean lan egiten duen herrialde berezi, eroso, erresiliente eta berritzailea.
Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak autortu dauenez, gastronomiak azken hamarkadetan izan dauen eboluzinoaren aurrean, gure sektoreak indar handikoa da eta horregaitik, 6. edizinoan eta Basque Culinary Centerren hamargarren urteurrenagaz bat eginez, BCWPk 2021ean errealidadeagaz konektau eta eboluzionauko dau, persona inspiratzaileetan sakontzeko (Xanty Elías, Kia Damon eta Ana Estrela. Hiru profesional eredugarriok euren ezagutza, ekintzailetza-bokazinoa, sormena eta borondatea erabilten jakin dabe, gastronomiaren bidez gizarteko hainbat esparruetan sartu eta eragiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!