Eusko lkaskuntzak eta Jakiundek indarrak batu ditue
2021-07-15 13:42 KultureaRIEV aldizkaria bultzatzea da asmoa.
Ana Urkizak, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Juan Ignacio Pérez Iglesiasek, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako lehendakariak datorren bost urteetarako lankidetza-hitzarmena sinatu dabe. Horren bidez, bi erakunde biek konpromisoa hartu dabe sinergiak sortuo, ezagutzak hobeto zabaldu eta euren profesionalen eta baliabide materialen erabilerea ahalik eta egokiena egiteko.
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egindako aurkezpen-ekitaldian, Jakiundek eta Eusko Ikaskuntzak ezagutzearen alde egin dabe, zehaztasun zientifikoa eta ekarpenen bikaintasuna ardatz hartuta. Sintonia horrek lankidetzarako aukera interesgarriak eskaintzen ditu, bakotxaren berezitasunak eta bien helburuak
bateratuz.
Lehenengo erabagia Jakiunde Euskal Ikasketen Nazinoarteko Aldizkariaren, RIEVen, laguntzaile egonkor lez sartzea izan da. Haren zuzendariak, Nicanor Ursúak, jakinarazo dau Akademiak beregan hartuko dauela urteko bigarren seihilekoan argitaratuko dan zenbaki baten edizino osoa eta ordezkari bategaz parte hartuko dauela aldizkariaren Argitalpen Kontseiluan.
Era berean, Ana Urkizak aditzera emon dauenez, Julio de Urquijo sortzaileak Eusko Ikaskuntzeari emon eutson lagapenaren mendeurrena dala eta, Eusko Ikaskuntzak RIEV formatu digitalera egokituko dau 2022an eta, holan, handitu egingo dau gure eremuan zientzia eta kultureari buruz egiten dan argitalpen dekanoak nazinoan zein nazinoartean sozializetako eta eskuratzeko gaitasuna.
Eusko Ikaskuntzea
1918an sortu zan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundien ekimenez, Euskal Herriko gizarte-erronkei erantzun global eta integratzaileak emoteko.
Jakiunde
Zientzien, Arteen eta Letren Akademia 2007an eratu zan, Eusko Ikaskuntzearen ekimenez. Zientzia, arte eta letrak sustatu eta zabaltzea dau helburu, kalidadea eta bikaintasunaren bilaketea azpimarratuz.
Julio de Urquijo e Ibarra filologoak 1907an sortu eban Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) eta 1921ean haren titulartasuna Eusko Ikaskuntzeari emon eutson, erakundeko lehendakariordea baitzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!