Sakonetan, flyscharen gotorlekuan

Amaia Larruzea 2021-07-15 12:32   Ibilian-ibilian

Oinezean ibili eta naturan barrena galdutako hondartza magikoa.

Flysch-a natureak oparitu deuskun altxor preziatua baldin bada, berau Sakonetako hondartzatik gozau ahal izatea opari itzela da. Zumaia. Itziar. Deba. Ezagunak ditugun herriak, ezta? Eta azken bien kasuan oso ezagunak ditugun hondartzak be bai. Halan da be, masifikazino eta piloketa egunetan ezagunena danetik aldendu eta lasaitasuna itsasoagaz buztartzeko asmoagaz, Sakoneta hondartza txikirantz abiatuko gara!

Guk Zumaiatik hasita egin dogu ibilaldia, hau da, bertara heltzeko ibilbide luzeenetik eta, nire uste apalean, politenetik. Bada beste aukera bat askoz laburragoa, Debatik Zumaiara bidean 35. kilometroaren paretik, seinale batek Errotaberri jatetxera eroango gaitu eta bertan autoa itxita, 15/20 bat minutu egongo dira Sakonetara heldu arte.

Zumaiatik, barriz, esandakoa, askoz gehiago. Itzurun hondartzearen aldamenean dagoan San Telmo baseleizatik hasi eta flysch-eko bidetik aurrera egin eta behin baserri batera helduta, alde batera edo bestera egiteko markak topauko doguz eta eskumatara hartu eta aurrera egingo dogu pinudi artean, Sakonetara heldu arte. GR-ko markak izango ditugu bidean aurrera egin ahal izateko eta ostera, wikilok edota google maps jarri bide onetik zoazien ala ezten ziurtatzeko.

Behin bertara heltzeko metro gitxira, panoramika ederra dogu begiraleku batetik. Maria behera dagoanean izaten da Sakoneta bere edertasun osoan, duda barik, hondartza lez gozau geinkelako baina maria gora egonda be, goiko erakusleihoetatik be ikuspegi ederraz gozetako aukerea dago. Sakoneta Deba da berez eta hondartzea basatia dala esango neuke, harrizkoa eta 'galdua' zeozelan, nahiz eta bidea oso ezaguna izan. Flysch-a natureak oparitu deuskun altxor preziatua baldin bada, berau Sakonetako hondartzatik gozau ahal izatea opari itzela da. 40 bat metro izango ditu hondartzeak eta harri mueta ugari eta itsaslabar izugarriak ditu.

Umeakaz joateko be aukera bikaina da, hori bai, akaso, Zumaiatik datorren bidea luzeegia egingo jake eta Itxaspetik datorren bidea egingo dabe gustora. Lagunartean, familian eta bikoteagaz joateko aukera bikaina be bada. Esan bezela, norberak moldatu eta aukeratu daiala hobeto jatorkon bidea, oinezean ibilteko gogo handia izan ezkero, geure modura, bide bat aukeratu eta denpora askorik izan ezkero eta zeozer arina egin guran, bestelako bidea. Aukerak ez dira falta naturearen opari ikusgarri honetara heldu eta gozetako!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu