'Auzitegia ofizialtasunaren printzipioaren kontra dago'

Bizkaie! 2021-07-15 08:45   Euskerea berbagai

Botere judizialak bere eskumen bihurtu nahi dau hizkuntza-politikea.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 2016an Eusko Legebiltzarrean onartutako Euskadiko Toki Erakundeei Buruzko Legearen 6.2 artikulua auzitan jarri dau, Espainiar Konstituzinoak ezartzen dauen gaztelania libre erabilteko eskubidearen kontrakoa izan daitekeelakoan. Artikulu horretan udaletako aktak euskeraz jasoteko aukerea zehazten da.

Kontseiluaren ustez, azken boladan hainbat auzitegitan eta, oro har, botere judizialean jokera atzerakoia darabile. Aurtengo maiatzean Irungo udaltzaingorako lan-deialdietatik hizkuntza eskakizunak atzera bota zituen areto beretik dator erabagi hau eta, beraz, orain ia hile bi Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean egindako kontzentrazinoan Kontseiluak ohartarazo eban botere judizialak, beste behin, bere eskumen bihurtu nahi dau hizkuntza-politikea, berez jagokon debate politikoaren eta parlamentarioaren esparruetatik atarata. Esangura horreetan, egungo marko juridikoaren irakurketa barritua egiten dagoala salatu dau Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusiak, jurisprudentziaren bidez euskaldunon (egoera gitxituan dagozan berezko hizkuntzetako hiztunen) eskubideak murrizteko.

Ofizialtasunaren printzipioaren kontra

Kontseiluak uste dau Auzitegiak planteautakoak ofizialtasunaren printzipioaren kontra egiten dauela, gaztelania ez diran gainerako hizkuntza ofizialek maila bajuagokoak dirala berretsiz, hau da, indarreko ofizialtasuna ez dala simetrikoa. Auzitegiaren tesiek aurrera egiten badabe, agirian geratuko da hizkuntza ofizialak maila bitan sailkatzen dirala, gaztelania eta gainerakoak eta hori lehen eta bigarren mailako herritarrak bereiztea litzateke, azaldu dau Bilbaok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu