BFAren VI. Bardintasun Planak emakumeen baldintzak autortzea gura dau
2021-07-14 07:55 Kulturea14 programa, 32 helburu eta 150 neurri batzen dituan lau urterako bardintasunezko jarduketa-plana aurkeztu dabe.
Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasunerako foru diputatuak 14 programa, 32 helburu eta 150 neurri biltzen dituan lau urterako bardintasunezko jarduketa-plan bat aurkeztu dau Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundean.
Bizkaiko Foru Aldundiak bagilaren 30ean onartu eban Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako seigarren Plana (2021-24) eta Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Inklusino eta Bardintasunerako foru diputaduak 14 programa, 32 helburu eta 150 neurri batzen dituan lau urterako bardintasunezko jarduketa-plana aurkeztu dau. Programak lau ardatzetan egituratzen dira: Gobernu ona, ahalduntze feministea, bardintasuna garapen jasangarrian eta indarkeria matxista bako bizitzea.
Laespadak 2000. urtean, lehenengoa onartu zanetik, bardintasun politiketan egindako foru ibilbidearen errepasoa egin dau. Erreferentzia nagusia, parte-hartze prozesu luze baten ostean Bizkaiko Batzar Nagusietan onartutako Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako 4/2018 Foru Araua da.
Seigarren plana, aurreko planak ebaluetako prozesuaren, egoerearen diagnostikoaren eta egungo egoerearen azterketearen emoitzea da. Enplegu, Gizarte Inklusino eta Bardintasuneko Foru Sailak bultzatuta, Foru Aldundiko beharginek eta emakumeen alkarteek hartu dabe parte, Bizkaiko Emakumeen Partaidetzarako Kontseiluaren bitartez.
Bizkaiko Foru Aldundiak bardintasunaren arloan gauzatzen dituan ekintzen eta politiken abiapuntua desbardintasuna egiturazkoa da eta beharrezkoa da egitura hori indarrik barik itxi eta emakumeek abiapuntuko baldintzak izatea eskubideak, boterea edo baliabideak eskuratzeko orduan, eskubide horreek erabilteko eta kontroletako beharrezkoak diran baldintzez gozetako legitimazinoa be badabela ahaztu barik. Beraz, VI. Bardintasunerako Foru Planak Bizkaian emakumeen eta gizonen arteko benetako bardintasun eraginkorra lortzeko beharrezko baldintzak bermatu gura ditu. Hori egiteko orduan, Covid-19ak sortutako krisiak markautako egungo egoerea be hartu da kontuan, pandemiak eragin desbardina dauelako emakumeen artean eta gizonen artean. Datuek erakusten dabe emakumeek eta neskek arrisku handiagoa dabela krisi honen ondorio negatiboen aurrean eta horregaitik, plan honetan larrialdiak aztertzeko beharra eta erakundeek eta adituek emoten dituen gomendioei erantzuteko beharra gehitu dira, egungo egoereak emakumeen eta gizonen arteko abiapuntuko desbardintasunik eragin ez daian.
Planera batutako helburuetako batzuk dira: konpromiso politikoa, genero-ikuspegia beharginen kudeaketan, lan-prozeduretan, lurralde-garapenean, sailen arteko eta erakundeen arteko koordinazinoa, emakumeen ahalduntzea maila indibidualean eta kolektiboan, mobimendu feministearen ahalduntzea, zainketen ekonomia feministea, emakumeen autonomia ekonomikoa hobetzea, ikerketea, koordinazinoa eta erreparazinoa sustatzea eta indarkeria matxistearen ganeko balioak aldatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!