2022. urtera eroan dabe 2021eko Ezcafest

Bizkaie! 2021-07-12 10:26   Musikea

Gatibu taldeak aurten, garagarrilaren 30ean joko dau Ezcarayn.

Kulturea biziari eutsi eta hori guztia konpartidutea ardatz dauen Ezcafest Jaialdiak osasun berme danakaz atonduko dau 2022ko ekitaldia (Garagarrilaren 29, 30 eta 31) eta sarrerak erosita izan dituenentzako jarraibideak dagoz hemen.

Edozelan be, Ezcafest-ek eta Ezcarayko Udalak bizirik eutsi gura deutse aitatu helburuei eta 2022ko edizinoaren aurkezpen moduan, aurten, 2021eko garagarrilaren 30ean, Gatibu taldearen kontzertua iragarri dabe. Zaleen babesa eskertu eta abonoa bertan behera itxi ez dozuenoi 2x1 eskainiko deutsuegu Gatibu talde gernikarraren kontzerturako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu