'Euskerearen diskursoak enpresetan'
2021-07-12 08:48 Euskerea berbagaiProiektu biren emoitzak ezagutarazo eta gaia lantzeko jardunaldi telematikoa egingo dira irailaren 17an.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeak jardunaldi bat antolatu dau lan-munduan euskerearen gaineko diskurso nagusiak aztertzeko: Euskerearen diskursoak enpresetan izenburupean, eremu sozioekonomikoan euskerea zelan edo zenbateraino aldatu dan aztertuko dabe, kontuan izanik personak, enpresen egoerea eta ingurua be aldatu egin dirala: horregaz batera, bereziki teknologia aurreratuen sektoreak euskerearen gainean dauen diskursoa be aztergai izango da, enpresa teknologikoak traktoreak diralako sarritan lan-munduan.
Jardunaldia irailaren 17an egingo da, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta telematikoa izango da, zoom plataformaren bidez. Hizlariak, ostera, alkarregaz egongo dira, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan.
Hizkuntza Politikako Sailburuordetzearen eskutik, zenbait ikerketa-lan egin dira gai horreen inguruan eta horreetako biren emoitzak aurkeztuko dira jardunaldian:
· Emunek EuskaraGoiTek, hizkuntza-kudeaketearen gaineko diskursoa teknologia aurreratuko sektorean lana aurkeztuko dau. Teknologia aurreratuaren sektorea estrategikoa da lan-munduan, trakzino-funtzinoa beteten dauelako. Horren ondorioz, euskereak lan-munduan posizino hobea lortzeko, estrategikoa izan daiteke teknologia aurreratuaren sektorean be aurrerapausuak emotea. Lan honetan sektore horretako diskursoak aztertu eta sailkatu eta euskerarako aukera eta mehatxu izan daitekezan narratibak identifikau ditue.
· Elhuyar-ek, barriz, Lan-munduko euskera-planen transmisinoa. Motibazinoa, diskursoa, balioak lana aurkeztuko dau. Orain hiru hamarkada lehen euskera-planak abian jarri ziranetik aldaketa ugari izan dira eta lan honen bidez aztertu dabe zertan diran gaur egun orduko amesak, asmoak, nahiak, balioak... edo zelan arrazoitzen daben gaur egun euskerea bultzatu eta indartu beharra.
Jardunaldiaren hasieran, Ana Urkiza idazle eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariak inspirazino-berbaldia egingo dau; horren ondoren, lanen emoitzak aurkeztuko ditue eta amaitzeko, Karmelo Aiestak egingo dau berba etorkizuneko gakoak azpimarratzeko. Amaieran, parte-hartzaileek aukerea izango dabe eretxia emon eta ekarpenak egiteko.
Programea:
· 10:00-10:10. Sarrerea: Miren Dobaran Urrutia (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea).
· 10:10-10:30. Inspirazino-berbaldia: Ana Urkiza Ibaibarriaga.
· 10:30-11:15. Ikerlanen aurkezpena.
· 11:15-11:35. Etorkizuneko gakoak: Karmelo Aiesta Sagarduy.
· 11:35:11:55. Ekarpenak, galderak eta hausnarketak.
· 11:55-12:00. Jardunaldia zarratzea: Maddi Etxebarria Bilbao (Elhuyar) eta Josune Zabala Alberdi (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea).
Izena emon hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!