Aiztondoren zirtotsa
2021-07-09 13:16 BertsolaritzeaAmaitu dabe lana Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeko kideek.
Igaz Mintzolak eta Kilometroek esleitutako Pello Mari Otaño bekearen emoitzea da: Zirtoa, ateraldia edo ditxoa. Pasadizo umoretsuetan agertzen dan ustebako erantzun laburra da zirtoa, erriman oinarritzen dana. Ahozko genero hau balioan jarri gura izan dau Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazino didaktikoa lanak: Aiztondo bailarako (Gipuzkoa) zirto tradizinoa batu, aztertu eta berau ikastetxeetan eta bestelako hezkuntza espaziotan irakasteko proposamena da.
Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Taldeko zenbait kidek - Beñat Iguaran Amondarain, Haritz Mujika Lasa, Imanol Artola Arretxe, Mikel Artola Izagirre, Oihana Iguaran Barandiaran eta Unai Mendizabal Jauregi - aurkeztu eben proiektua Pello Mari Otaño beka deialdirako eta, bekea eskuratuta, urtebeteko epea izan dabe egileek proposamena gorpuzteko.
Amaitutako lana garagarrilaren 15ean, eguenean, ezagutu ahal izango dogu Amasa-Villabonako Subijana etxean atonduko dan ekitaldian, 17:30etik aurrera. Aiztondoren zirtotsa proiektuaren zehetasunak ezagutuko ditugu egileen ahotik. Joan gura izan ezkero, idatzi komunikazioa@mintzola.eus helbidera eguaztena baino lehen.
Goierriko ahozko ondarea ikertzeko saridunak
Kilometroak Kultur Alkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak alkarlanean deitu eben Pello Mari Otaño Bekea, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolearen eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Alkartearen laguntzeagaz.
Igazko esperientzia ikusita, aurten jarraipena emon jako eta aurten Kilometroak atontzeko ardurea Goierri eskualdeko ikastolena izanik, Beasaingo Andramendi, Ordiziako Jakintza eta Lazkaoko San Benito ikastolen eta eskualdeko Gerriko Kultur Alkartearen babesari esker atondu da. Ikertzeko eremua ere eskualde horretara mobidu da, Goierriko ahozko ondarea ikertzeko bekea baita eskaini dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!