'Zintzilik', familia guztiarentzako musika ikuskizuna
2021-07-09 09:36 MusikeaGero eta emakume gehiago dira frontwoman eta jazz musikari trebeak.
Gurean jazza eta musikearen ekosistemea Donostian kokatzen da, Jazzaldia eta Musikene, ludikoa eta akademikoa, biak ala biak dira bakotxa bere esparruan mundu mailan erreferenteak baina ezjakintasun handia dago musika honen inguruan eta honek trabak eregiten ditu. Zailtasun horreek gainditu egin behar dira, musikea zabaldu eta publiko barria sortuz. Desoreka geografikoari programazino desorekea gainditzeko ahaleginduz.
Zirkuluaren ustela nahi dogu apurtu: ez dot maite eta ez dot entzuten, hau da, entzuten ez dozulako ez dozu maite, ezagutu be ezagutzen ez dozulako. Eta zer hobeto gazteakaz hasten bagara dibertiduten eta zaletzen. Premisa horreen aurrean Soraluzen sortutako ikus-entzunezkoa lantzen dabiz, familia guztiarentzako musika ikuskizuna, jazzaren hizkuntzea entzule danei hurreratzeko, ohiko kontzertu-formatuetatik harago eta era ludikoan eta dibertigarrian.
Zintzilik
- Nagore Sanz, Domentx Uzin eta Quico Puges: musika tresn asko joten eta musikari profesionalak diran Musika Eskolako hiru irakasleak.
- Irati Bilbao, Durangoko tronpetiste eta jazz kantaria.
- Javi Ulla, antzerkietako argiztatzaile gasteiztarra, Ruper Ordorikagaz be ibilten dana.
- Sadia Haider, herrian bizi dan langile pakistandarra soinuak apaintzen.
- Peio Gorrotxategi, hernaniarra, Aieka soinu enpresako arduraduna.
- Zuzendari orokorra: Quico Puges Eibarren bizi dan musikari kataluniarra.
Kontuak kontu, Soraluzen sortutako ikuskizuna atontzen pare bat aste emon ondoren domekan, garagarrilaren 11n, egingo dabe aurre-estreinaldia, Soraluzeko Herriko Antzokian, arratsaldeko 18:00etan.
Soraluzeko Udaleko Kultura batzordearen babespean egingo da kontzertua.
Sarrerak: Iratxo goxodendan (5€)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!