EGOk udan emongo dituan kontzertuetarako sarrerak salgai dagoz
2021-07-09 08:44 MusikeaSarrerak 10 eta 15 eurora artekoak dira.
Euskal Herriko Gazte Orkestreak ohiko udako bireari ekingo deutso laster eta deigarria da Mozart eta Brahms-en obrak interpretauko dituela. Rubén Gimeno zuzendari artistikoaren eretxiz, maisulana dan Mozarten 12. Serenateak emongo deutso hasierea egitarauari. Ondoren, lanketa kontrapuntistiko zoragarria dauen eta Mozarten inspirautako Brahmsen 1. Serenatea interpretauko dau gazte orkestreak; kontua da ze lehen aldiz interpretauko dituela obra bi horreek.
EGOk 2021 urte honetarako aurreikusita dauen jarduera bizia Udako Topaketeagaz hasiko da, garagarrilaren 21 eta 28ra izango dana; hori preparetan Musikenen ibiliko dira: Denpora tarte horretan, gazte musikariak, alkarbizitzeari eta lanaldi zorrotzari egingo deutse aurre, ondoren egingo dituen kontzertuetako programea landuko dabelarik.
Udako Topaketea
25/07: Euskalduna Jauregia. Bilbao.
26/07: Principal Antzokia. Vitoria-Gasteiz.
27/07: Victoria Eugenia Antzokia. Donostia.
28/07: Itsas Etxea Auditorium. Hondarribia
Egitaraua
W.A. MOZART: 12. Serenatea K.388 do minorren (Nachtmusik).
J. BRAHMS: 1. Serenatea Op.11 re maiorren. Rubén Gimeno, zuzendaria.
Sarrerak erosi areto bakotxeko leihatiletan eta hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!