The Killers, Pet Shop Boys, Placebo, Caribou, BICEP live, Supergrass eta Slowthai Bilbon

Bizkaie! 2021-07-08 13:32   Musikea

2022ko Bilbao BBK Live garagarrilaren 7, 8 eta 9an egingo da.

Pandemiaren ondorioz, urte biko etenaren ondoren, Kobetamendik Bilbao BBK Live jaialdiaren 15. edizinoa hartuko dau eta, besteak beste, ondoko taldeak izango dira protagonista: The Killers, Pet Shop Boys, Placebo, Caribou, BICEP live, Supergrass eta Slowthai. Edozelan be, atontzaileak beste talde batzuekaz negozietan dabiz eta ezustekorik ezean, uda ostean jakinarazoko dabe kartel osoa.

Sarrerei jagokenez, 2020ko eta 2021eko sarrerek 2022rako balioko dabe baina uda ostean, 2022ko edizinoko kartel osoa iragarrita, 2020ko eta 2021eko edizinoetarako erositako sarrerak bueltetako epea edegitea da asmoa. Informazino gehiago behar izan ezkero, ondoko eposta erabili: sales@lasttour.net

Kontuak kontu, 2022rako Bilbao BBK Live-rako sarrerak eskuratu daitekez hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu