'Kaiola', Maria Riveroren kantu barria

Bizkaie! 2021-07-08 08:42   Musikea

Kantu barria plataforma guztietan dago eta bideoklipa youtuben ikusgai.

Maria Rivero musikari bizkaitarrak Kaiola single digital barria kaleratu eta plataforma digital guztietan entzun daiteke; bideoklipa be plazaratu dabe, Luis Vil musikari arabarraren produkzino eta instrumentazinoaren ardurapean, baita bideokliparen zuzendaritzapean be, Ruben Ladron de Gebara kameran lagun izan dauelarik. Egoitz Palaciosek (Sustraiak Records) egin dau kantuaren masterizazinoa.
 
2020ko martian, pandemia egoeran sartu barri gengozalaundela Maria Riverok bere lehen bakarkako diskoa kaleratu eban, Parentesiak, hain zuzen be. Ordutik, kultur mundua biziten dagoan egoera gogorrari aurre egin eta bira ederra eskaini dau: Laudion, bagilaren 26an, Aiaraldea Ekintzen Faktorian, birako azken kontzertuan kantau ondoren, 2022. urtean eszenatokietara bueltauko da Tribu Bandeagaz batera eta bitartean proiektu barriak jorratzen ibiliko da.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu