44 bertsolarik kantauko dabe Bizkaiko Txapelketan

Bizkaie! 2021-07-07 12:13   Bertsolaritzea

Urriaren 3an hasiko da eta abenduaren 18an izango da finala.

Urte birik behin izaten da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea, 2020ko maiatzean zan jokatzekoa Txapelketarako sailkapen fasea baina COVID-19ak eraginda itxialdian gengozanez, irailera atzeratu behar izan eben. Salkapen fasea osorik amaitu zan arren, egoereak eraginda, Bizkaiko Txapelketea atzeratzea erabagi eben atontzaileek. Azkenean, aurtengo udagoienean egiteko erabagia hartu dabe.

Sailkapen fasetik pasau diran bertsolariei, 2018an finalaurrekoetan kantau ebenak batuko jakez kanporaketa fasea jokatzeko: Sei kanporaketa izango dira eta, beraz, 36 bertsolarik kantauko dabe fase honetan.

Ondokoak dira sailkapen fasetik kanporaketetarako txartela irabazi dabenak (zerrendea ez da puntuazinoaren araberakoa):

Aissa Intxausti Aburruza
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
Ander Ucelay Aristi
Arkaitz Zipitria Mendizabal
Asier Alcedo Cano
Asier Galarza Garai
Beñat Bilbao Landa
Enare Muniategi Etxabe
Eneko Aldana Carrasco
Garazi Navarro Ugarteburu
Garikoitz Sarriugarte Onaindia
Gorka Pagonabarraga Agorria
Ibai Amillategi Omaetxebarria
Igor Galarza Intxausti
Imanol Arrutia Azkueta
Iñaki Iturriotz Zuluaga
Inazio Vidal Gurrutxaga
Iruri Altzerreka Martinez
Josune Aramendi Perez
Julen Ibarguengoitia Ordorika
Koldo Gezuraga Seijido
Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
Mikel Goiriena Larrazabal
Mikel Retolaza Etxebarria
Paule Ixiar Loizaga Legarra
Peru de Pedro Larrea
Peru Vidal Gurrutxaga

2018ko finalaurrekoetan kantau eta izena emon eben bertsolariak ondokoak dira eta honeek be kanporaketa fasean kantauko dabe:

Ander Elortegi Garatea
Arrate Illaro Etxebarria
Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
Imanol Uria Albizuri
Julen Arzanegi Erezuma
Malen Amenabar Larrañaga
Oihana Bartra Arenas
Txaber Altube Sarrionandia
Unai Mendiburu Valor

Zuzenean finalaurrekoetan sartuko dira 2018an finalista izandako bertsolariak:

Aitor Bizkarra Ruiz
Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
Etxahun Lekue Etxebarria
Jone Uria Albizuri
Miren Amuriza Plaza
Nerea Ibarzabal Salegi
Onintza Enbeita Maguregi
Xabat Galletebeitia Abaroa

Txapelketeak sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango ditu. Lehenengo saioa urriaren 3an izango da eta abenduaren 18an jokatuko da finala.

Irailean aurkeztuko dabe Txapelketea eta orduan emongo deuskue informazino gehiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu