2,5 miloe gastronomiaren arloko lankidetzako barrikuntza proiektuetarako
2021-07-07 07:45 Jan edanakGASTROKOP programearen lehen edizinoa da.
Aitatu dirutzea lankidetzearen kostuak eta proiektu barritzailearen zuzeneko kostuak estaltzeko erabiliko dira eta bueltau beharrik bako dirulaguntzatzat hartuko dira. Proiektuak gauzatzeko epea urtekoa edo urte askokoa izan daiteke.
Laguntzok Gastronomia eta Elikadurearen Plan Estrategikoaren (GEPE) barruan sartzen dira, izan be, plan hori da elikadurearen balio katea, produkzinotik elikagaiak konsumidu artekoa, aurrera egiteko Eusko Jaurlaritzeak egiten dauen apustu estrategikoa. GEPEren helburu nagusietako bat da Euskadin elikagaien produkzinoa handitzea eta, ondorioz, elikadureak euskal ekonomian dauen pisua indartzea. Horretarako, beharrezkoa da osogai barritzailea sustatu eta bikaintasun zientifiko eta teknologikoa handitzea sektorean.
Proiektuak diruz lagundu ahal izateko, barritzaileak izan behar dira (produktuari, prozesuari, merkaturatze metodoari edo lanaren antolaketeari jagokenez), gastronomiaren sektorera bideratuta egon behar dira eta lekuan lekuko produktua erabili behar dabe nahitaez. Era berean, proiektuak jorratzeko Barrikuntza Talde bat eratzea eskatuko da eta taldeko arduradunak gastronomiaren eremuko unibersidade graduko titulua edo sukaldaritzearen edo jatetxeen eremuko goi mailako heziketa ziklokoa eukitea.
Laguntzen onuradun zuzenak izango dira enpresa jarduera osoa edo partziala ostalaritzea daben persona fisiko edo juridikoak, egoitza fiskala eta soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan baditue.
Horrezaz gan, produktoreak be izango dira laguntzen onuradunak, zuzeneko onuradunek eurekaz izenpetzen baditue lekuan lekukio produktua erabilteko konpromisoa.
Eskaerak aurkezteko epea hilebetekoa izango da. Eskaerea aurkezten dan eguna hartuko da proiektuaren hasiera datatzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!