Izarok Lara Izagirreren azken filmerako egindako kantua zabal dabil
2021-07-07 08:08 MusikeaIzaro (Mallabia, 1993) kantari bizkaitarrak Lara Izagirre zuzendariaren Nora film barrirako egindako kantua ederra da.
Nora filmak, Ane Pikaza aktorea dakarsku aitita argentinarra galdu dauen gazte baten papelean; bidaiari ekin deutso Dyane 6 zahar batean Euskal Herriko kostaldean barrena aititaren errautsak amumarenakaz ixteko. Euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez errodautako lana da.
Kontuak kontu, Nora abuztuaren 29an, Getxoko Auto Zineman aurrestreinau eta irailaren 3an estreinauko daben arren, bideoklipa eta kantua egunotan plazaratu ditue: Izarok Lekeition eskaini eban kontzertuan, Limones en invierno azken lana aurkezteko kontzertuan, hain zuzen be.
Nora
Lara Izagirre zuzendariaren Nora filmako protagonista eta aktoreak dira Ane Pikaza (Nora), Héctor Alterio (Aitite Nicolás), Naiara Carmona (Meri), June Isasi (Elene), Paul Correa (Markel), Kepa Errasti (Jon), Iñigo Aranbarri (Joseba), Joseba Usabiaga (Ander), Loli Astoreka (Mari Feli), Itziar Ituño (gasolindegiko langilea), Peio Berterretche (Ximun), Ramón Barea (aita), Klara Badiola (ama), Hegoa Negueloua (Hegoa), Aia Krusek (Amy) eta Catherine Domain (Catherine).
Lara Izagirre Garizurieta
Ikus-entzunezko Komunikazinoan graduau zan EHUn. New York Film Academy eta EICTVn (Kuba) jarraitu zituan zinema ikasketak. Bartzelonan Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolako (ESCAC) gidoi-masterra egin zeban eta han ekin eutson Un Otoño Sin Berlin opera primaren gidoia idazteari. 2010ean, Gariza Films etxea sortu eta bertatik hainbat film idatzi, zuzendu eta produzidu ditu. Izagirreren lanen artean nabarmentzekoak dira Kea (2011), Next Stop: Greenland (2012), Sormenaren Bide Ezkutuak (2013) Larroxa (2013) eta Un Otoño sin Berlin (2015).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!