Zea Mays Iruñean, garagarrilaren 10ean

Bizkaie! 2021-07-06 10:40   Musikea

Hilaren 9an, La M.O.D.A. taldeak joko dau.

Bigarren urtez jarraian, Iruña Kultura Da taldearen ekinbidez, Iruñeko Ziudadelak Noches en la Ciudadela zikloa jasoko dau eta udako gauetan kontzertu bikainak eskaintzen dago, bagilaren amaieratik irailaren erdialdera arte.

Hogei bat musikari eta musika talde pasauko dira eszenatokitik, besteak beste, Bad Gyal, El Kanka, Anne Lukin, Mala Rodríguez, Amaya. Don Patricio, La M.O.D.A., Zea Mays, Kutxi Romero, Quique González, Dvicio, Izaro eta Stay Homas.

Aurten be, Iruñeko Udalak musikearen eta kulturearen sektoreari laguntzen deutso, batez be lekuan leukoari, koronabirusaren krisiaren ondorioz bizi izan daben urte gogor honetan.

Egitaraua

Bagilaren 18, 19 eta 25ean, Anne Lukin, Don Patricio eta Kutxi Romerok kantau ondoren, ondoko kontzertuak datoz:

Garagarrilak 9: La M.O.D.A. (Sarrerak agortuta)

Garagarrilak 10: Zea Mays.

Garagarrilak 16: Quique González.

Hilak 17: Mala Rodriguez – Lujo Ibérico Unplugged.

Hilak 23: Dvicio.

Hilak 24: Califato 3/4 + Cariño.

Hilak 30: Skakeitan + Skabidean.

Hilak 31: Beltza Weekend. Freedonia + Los Mejillones Tigre.

Abuztuak 07: Amaia.

Abuztuak 14: Izaro.

Abuztuak 21: Stay Homas.

Irailak 17: El Kanka.

Irailak 24: Nil Moliner.

Irailak 25: Bad Gyal.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu