Garagarrilaren 6tik 17ra, Cannesen da hitzordua
2021-07-06 08:21 Zinemea74. Cannes-en lehiatuko da Gonzalo Quincoces getxotarra, zinema eskolen sailean.
Aurten Canneseko Zinemaldia iragarteko kartel ofizialak zeresana emon dau, izan be, Spike Lee-ren argazkia agiri da, Bob Peterson eta Nike © etxeen baimenari esker; Grafismoa: © Hartland Villa.
Bien bitartean, Gonzalo Quincoces getxotarraren La caída del vencejo film laburra be protagonista izango da Cannesen, Bilbon girotua, 80ko hamarkadako krisialdi industrialean, hain zuzen be:
Beste alde batetik, Mamoru Hosoda zuzendari japoniarraren Belle, animazinoko filmaren mundu mailako estreinaldia izango da aurten, 74. Canneseko Zinemaldian. Cannes Première atalean erakutsiko dabe, Los niños lobo (Ôkami kodomo no Ame to Yuki) (2012), El niño y la bestia (Bakemono no ko) (2015) eta Mirai, mi hermana pequeña (Mirai no Mirai) (2018); hauxe da Mamoru Hosodaren lehen atal ofiziala.
Epaimahaiari jagokonez, Spike Lee izango da buru eta alboan bost emakume eta hiru gizon izango ditu: Mati Diop, Mylène Farmer, Maggie Gyllenhaal, Jessica Hausner, Mélanie Laurent, Kleber Mendonça Filho, Tahar Rahim eta Song Kang-ho.
Canneseko Marche du Film merkatua, euskal zinemearen hurrengo geltokia
Marché du Film merkatuan parte hartuko dabe euskal zinemagile askok. Nazinoarteko zinemagintzako hitzordu nabarmenetako honek formatu presentziala berreskuratu eta Euskadin egindako proiektu ugariren erakusleiho izango da.
Merkatuaren edizino barri honetan, Basque Audiovisual-ek Palais du Festival aretoan dauen presentzia birtuala eta fisikoa indartuko ditu: Batetik, Cinema From Spain-en aterkipean, atal birtual propioa izango dau Colorful Diversity gunean. Bertan, zinemagintzearen eta ikus-entzunezkoen sektoreko profesional guztiek gure lurraldeari buruzko informazinoa eta koprodukzinoak egiteko dagozan tresnak ezagutu ahal izango ditue, baita kontaktu barriak sortu be.
Era berean, bertan dagozan euskal profesionalakaz hartu-emonak sortzeko eta fase desbardinetan dagozan 10 proiektu nabarmeni buruzko informazinoa jasoteko aukerea izango dabe: Estibaliz Urresolaren 20 000 especies de abejas (Gariza Films, Sirimiri Films, Inicia Films); David Pérez Sañudoren 50 picogramos. Una sátira deportiva (Amania Films); Raúl de la Fuenteren eta Amaia Remirezen Bayo Bayo Baby (Kanaki Films); Fermín Muguruzaren Black is beltza: Ainhoa II (Talka Records & Films); Ainhoa Andrakaren Cabeza y corazón (Doxa); Félix Viscarreten Una vida no tan simple (Lamia); Iratxe Fresnedaren Tetuán (Marmoka Films, Pimpi&Nella Films); Ander Iriarteren The Sound of Cracking (Gastibeltza Filmak); Alberto Vázquezen Unicorn Wars (UniKo) eta Elio Quirogaren eta Beñat Beitiaren Winnipeg, el barco de la esperanza (Dibulitoon).
Nazinoarteko industria zinematografikoari babesa emoten jarraitzeko eta profesionalei laguntzeko asmoagaz egiten dan Marché du Film topaketeak 12.500 parte-hartzaile baino gehiago batuko ditu. Aurreko edizinoetan lez, egitarau zabala izango dau eta 121 herrialdetako 4.000 film hartuko ditu, baita 100 tailer eta berbaldi baino gehiago be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!