Bizkaiko Flyscharen balioa nabarmentzea da asmoa
2021-07-05 12:59 KultureaGetxoko Udalak eta Jata Ondok lankidetza-hitzarmena sinatu dabe arlo turistikoa sustatzeko.
Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Ion Gorka Elgezabal Jata Ondo Uribeko Landa Garapenerako Alkarteko presidenteak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Getxo-Uribe eskualdean turismo sektorearen garapena eta hazkundea sustatzeko eta bultzatzeko. Erakunde bien helburuetako bat sektore turistikoa sustatzea, bultzatzea da, inguruaren gaitasunagaitik ekonomia dinamizetako, produktibidadea handitzeko eta enplegua sortzeko. Ekimen honetan eskualdeko turismo aktiboko 38 enpresak hartzen dabe parte.
Amaia Agirrek eta Ion Gorka Elgezabalek adierazo daben legez, lortu beharreko erronka nagusi bi dagoz: bisitarien kopurua handitzea -baliabideen jasangarritasuna errespetauta, hareenn karga-gaitasuna arriskuan jarri barik- eta eskariaren urtarokotasuna gainditzea, urte osoan zehar gozau ahal izango diran produktu, ibilbide eta esperientzia barrien bidez eta ez bakarrik uda sasoian.
Amaia Agirre Getxoko alkateak azpimarratu dauenez, lankidetza-hitzarmen honek aukerea emongo deusku konpartiduten ditugun baliabideen inguruko proiektuak martxan jarteko, modu ordenatuan eta irudi bakarra eta homogeneoa eskainiz txangozaleei eta turistei; horrek, duda barik, eskaintzearen kudeaketa eraginkorragoa eta bisitetan gaituenen gogobetetasun-maila handiagoa ekarriko dau. Gainera, modu parte-hartzailean egingo dogu, geure jardun-eremuan dabizen enpresa pribatuakaz batera, eremu horretan eskumena daben lekuz gaindiko erakundeakaz koordinauta, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Eusko Jaurlaritzeagaz, sinergiak sortuz eta gure erakargarritasun turistikoen aprobetxamendu eraginkorragoa eginez.
Bizkaiko Flyscha
Ion Gorka Elgezabal Jata Ondoko presidenteak iragarri dauenez, Bizkaiko Flyscharen balioa nabarmentzeko proiektua hitzarmen honen esparruan korratuko dan lehenengoa izango da. Turismoaren Kode Etikoagaz konprometidudako mikrohelmugea da eta 2030 Agendearen garapen errazeko 17 helburuak betetea dau helburu. 2021eko ekitaldirako 33.000 euroko inbersinoa eginez (% 30 Getxoko Udalarena eta % 70 Jata Ondorena), jarduera honen helburu nagusia da batzea eta zabaltzea Bizkaiko Flyscharen inguruan dagoan natura-ondarea eta turismo-eskaintzea, Getxo eta Bakio arteko geozonea batzen dauena, hain zuzen.
Elgezabalek gogorarazo dauenez, Bizkaiko Flyscharen eraketa-prozesua 50 miloe urte baino gehiagokoa da, hau da, dinosauroak desagertu ziranekoa. Deklarautako interes geologikoko 16 lekuren inbentarioak eta Urrezko Untzea" (Lutecienseko aldi geologikoaren erreferentea; Geologia Zientzien Nazinoarteko Batasunak 2012ko zezeilaren 13tik egindako aldarrikapen ofiziala), daben balio geologikoei esker, munduko geologia-atalik onenetakoa bihurtu dabe lurralde-espazio hau. Bizkaiko 10 baliabide nabarmenetako bat da eta estrategikotzat joten dira turismo-joan-etorriak lurraldean zehar dinamizetako eta birbanatzeko. Eskaintza horrek lurraldearen irudia dibersifiketan lagunduko dau (Bilbo inguruko uri-turismoari lotuagoa) eta egungo konsumo-jokerakaz bat etorriz lan egingo dau (aire zabaleko jarduerak, eremu naturaletan, jasangarriak...) .
Hona hemen proiektuan jasotako jarduera nagusietako batzuk:
- Marka barria sortzea eta www.flyschbizkaia.eus webgunea abian jartea, geozona honi buruzko informazino eta eskaintza turistiko guztia eskainiz.
- Sustatzea proiektuagaz bat egin daben turismo aktiboko 38 enpresen jardueren eta esperientzien eskaintza zabala.
- Informazino praktikoa zabaltzea beharrezko interes turistikoko datu guztiak emonez (zelan heldu, nora joan, non lo egin, turismo-bulegoak...).
- Eremuaren mapea diseinau eta editetea.
- Turismoa online sustatzeko kanpainea (Instagram eta Facebook).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!