Euskerea eta ketxua bizibarritzeko topaketea
2021-07-05 10:51 Euskerea berbagaiTopaketea online izango da garagarrilaren 6an, 7an eta 8an.
37 dira Bolivian bizi diran komunidade linguistikoak eta aitagarria da euren oraina eta etorkizuna ziurtatzeko aurrera daroen beharra. Testuinguru horretan ulertu behar da orain 10 urte baino gehiago Garabide Alkarteak guarani eta ketxua komunidadeakaz, batez be formazino mailan, izandako hartu-emonak. Ahalegin hori begi-bistako emoitzak emoten dago eta horreetako bat da topaketa hau.
Topaketearen helburua hizkuntzen bizibarritzearen gakoak aztertzea da: Euskal Herriko esperientzia eta boliviar hizkuntza komunidadeen jarduna norabide egokian jartea.
Topaketea online izango da ZOOM eta FACEBOOK LIVE bidez, garagarrilaren 6an, 7an eta 8an izango da, 10:00etatik 12:00etara.
Izena emoteko helbidea hemen.
Izena emon barik parte hartzeko helbidea hemen.
Euskerea eta ketxua bizibarritzeko topaketea
Parte hartuko daben hizlariak: 14 persona (9 boliviar, 4 euskaldun eta kolonbiar (nasa) 1. Aitagarria da parte hartuko daben boliviarren artean Boliviako gobernuko ministro bi dagozala.
Hizlari euskaldunak ondokoak izango dira:
- Jon Sarasua (MUko doktorea eta Garabideren sortzailea).
- Josune Zabala (Eusko Jaurlaritza HPS).
- Sagrario Aleman (Euskaltzaindia).
- Iñaki Martinez de Luna (EHUko irakasle 25 urtez eta Garabideko burua).
Antolatzaileak: Garabide eta Boliviako ondoko 5 erakundeak: CENAQ, Asociación Cultural Amistad y Ciencia, Consejo de Educación, ILCQ eta Unibol Quechua.
Informazino gehiago hemen.
Ondokoak dira hartu-emonetarako personearen datuak:
Juan Luis Arexolaleiba Gatxi
Telefonoa: 626 091 858 / E-posta: gatxi@garabide.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!