Na Gomesek 'Zu Gabe' aurkeztu dau

Bizkaie! 2021-07-05 10:03   Musikea

Maitasun eta dedikazino osoz eregi doguz kantua eta bideoklipa.

Ainhoa Artetxe aktorea eta artista talde bat batu dira Zu gabe kantua sortzeko: Bertan batzuk ahotsa jarri dogu, besteek musika lanak egin eta gure artean bideoklipa be sortu dogu. Oso harrera ona izan dau proiektuak, jenteari asko gustau jako kantua eta mezua heldu jake.

Maitasun eta dedikazino osoz eregi doguz kantua eta bideoklipa. Na Gomes-ek sortutako abestia da (Angía izenagaz ekin edeutso musika ibilbideari) eta @santiago_noainmaura musikan, eta @unaiergaco ibili dira bideoklipean, Unai Garate errealizatzailearen lana ahaztu barik. Lan talde prozesu eder eta sakona izan da, orain kantua zuei heltzea eta gustetea da asmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu