Euskerearen Jaubekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza Praktikak XXI. Mendean Masterra badator

Bizkaie! 2021-07-05 07:45   Euskerea berbagai

Zabalik dago izena emateko epea.

Euskerearen bizibarritze prozesuan sortutako ezagutza eta metodologia barrietan trebatzeko masterra jarri dau martxan UPV/EHUko Euskera Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak sustatuta. Datorren irailean hasiko da master honen bigarren edizinoa eta urteko biko iraupena izango dau (2021/2023). Formatua erdi-presentziala izango da eta bariku arratsalde eta zapatu goizetan izango dira eskolak, hamabostean behin, Eibarko EHUko Injinerutza Eskolan. Norberak aukeratutako eremuan praktikak egiteko aukerea be izango dabe ikasleek.

Euskerearen jabeukuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. mendean deitutako master honek helburu bikotxa dau: alde batetik, euskerearen esparruan lanean eta ikerketan sakondu nahiko leukien ikasleak prestatzea eta euskereari lotutako esparruetan lan egiten daben profesionalak trebatzea eta, batez be, profesional barriak sortzeko bidea eskaintzea.

EHUk eta Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak antolatutako master hau aukeratzen dabenek, ondoko gaitasuna eurenganatuko ditue: hizkuntzak bizibarritzeko giltzarri diran faktoreez jaubetuko dira; hizkuntza-planifikazino eta ebaluazinorako dauden tresnak erabiltzen ikasiko dute; euskararen kudeaketa, kudeaketa aurreratuan txertatzen ikasiko dute; Eremu ez-formalean euskararen sustapenerako eraginkorrak diran estrategia eta esperientziak ezagutuko ditue; enpresetako euskera planak diseinetan ikasiko dabe; bigarren hizkuntzak ikasteko eta irakasteko metodologiak ezagutuko ditue. Laburbatuz, herri-administrazinoetan, arlo sozioekonomikoan, eremu ez-formalean eta helduen ikas-irakaskuntzan euskerea sustatzeko egindako bideaz eta, batez be, azken urteotako barrikuntzez jaubetzeko aukerea izango dabe: EUSKARALDIA, BIKAIN, INDEUS, EUSLAN, BIZKEUS, EUSGARA edo LANABES egitasmoak, Erreferentzia Marko Estandarra (EME) edo Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculuma (HEOC). Unibersidadeetako irakasleez gan, arlo bakotxeko adituak izango ditue irakasle. Aukeran izango dabe ikasleek 3 ECTSeko praktikak egitea herri-administrazinoetan, eremu sozioekonomikoan, eremu ez-formalean nahiz helduen euskalduntzean.

Masterra moduluka dago antolatua. Ikasleek badabe aukerea lau moduluetako bakotxean izena emoteko: Euskerearen kudeaketea eta hizkuntza-praktikak erakunde publikoetan; Euskerearen praktikak eremu ez-formaletan; Hizkuntza-kudeaketea eta hizkuntza-praktikak arlo sozioekonomikoan; Euskerearen jaubekuntzea helduaroan. Hola egin ezkero, aditu tituluko irakasgaiak gainditu ondoren, aditu titulu horri jagokon agiria eskuratu ahal izango dabe.

EHUko Euskera Institutuak antolatutako eta Jaurlaritzako Hizkuntzan Politikarako Sailburuordetzeak sustatutako masterra irailean hasiko da baina izena emoteko epea zabalik dago; informazio gehiago nahi dauenak begitu daiala hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu