Bilboko Euskal Museoak behin betiko barrikuntza integralerako proiektua aurkeztu dau
2021-07-02 13:38 KultureaVaíllo-Irigaray eta JMASOC estudioek egindako proiektua da.
Antonio Vaíllo eta Juan Luis Irigaray buru dituan arkitektura-taldeak, Jesús Moreno y Asociados estudioagaz batera, Bilboko Euskal Museo barria behin betiko osorik barritzeko proiektua aurkeztu dau, Bilboko alkate Juan Mari Aburtogaz, Euskera, Kultura eta Kirol diputadu Lorea Bilbao Ibarragaz eta museoko zuzendari Sorkunde Aiarzagaz batera, egun berezian, 100 urte bete baitira Etnografia Museoa eta Arkeologia Museoa inaugurau zituenetik: 1921eko garagarrilaren 3an izan zan hori; gaur egun museo biek espazio fisiko bera hartzen eben eta arduradun bera eben baina titulartasun desbardina. Urte bi aurrerago aldatu zan hori, erakunde biek bat egin ebenean.
Kontuak kontu, lanok esku-hartze erabagigarria dira munduari gure historia ezagutarazoteko, euskal kultura-ondarea balioesteko, museoaren bildumaz herritarrek daben erabilera eta gozamena handitzeko eta ondare-balioak zabaltzeko. Aldi berean, euskerearen presentziari oinarrizko zeregina emoten saiatuko dira, euskerearen bilakaerea eta bizitasuna ezagutarazoten; horregaz danagaz, kide izatearen eta etorkizunerako aukeren harrotasun-mezua erakutsi nahi da, gizarte bat gara, ondo errotutako kultura bat, baina adarrak munduari edegita dituana.
Museografiari jagokonez, organismo biziaren kontzeptuari buelta osoa emon eta helburua, beraz, ez da kontakizuna irakurtea, esperimentetea baino, edozeinentzat ulergarria dan diskurso bati ekinez. Diskurso horretan, museoaren bildumako funtsak duindu eta balioetsiko dira, museografiak eta arkitektureak bat egiten daben atmosfera desbardinak sortuz. Erakundeak abangoardiako museoa izatea gura dau, joana errespetau baina etorkizuna gogoan izango dauena.
Euskal Museo barriak 3 bolumen handi izango ditu, erakusketa-erabilera erdi-iraunkorrerako bereiziak: Miserikordia, Klaustroa eta Unamuno.
Proiektua, 15 milo eurokoa, irabazlea izan zan 9 proposamenen artean, epaimahai profesionalak eztabaidatu ondoren. Maila arkitektonikoan nabarmentzen da.
Antonio Vaíllo+Juan Luis Irigaray eta taldea
Antonio Vaíllo (Bartzelona, 1960) eta Juan Luis Irigaray (Nafarroa, 1956) dira VAILLO+IRIGARAY estudioaren sortzaileak. Ibilbide luzean, uri, arkitektura, kultura, industria eta arte-proiektuen diseinuaz, garapenaz eta produkzinoaz arduratu dira, besteak beste, Bilboko Athleticen Museoa, Sadar estadioa, Vigoko World Car Center, Israelgo Holy Land Museum eta Iruñeko Occidens Museum-ez arduratu dira.
Talde honek jasotako azken autorpenen artean, COAVN Sariaren lehen postua dago, San Francisco Javier zentro psikogeriatrikoa birgaitzeagaitik. Gainera, Vigoko World Car Center lehiaketako lehen postua irabazi eban. Ibilbide luzean aurrera jarraitu eta Málagako Unibersidadeko Turismo Fakultadeko lehiaketako lehen saria jaso eban. Aurtengo sariek ooatzen dabe zerrendea: Qatarko Olinpiar eta Kirol Museoko lehiaketako saria eta BIMSA Kultur Zentroko eta Letren Etxeko lehiaketako saria.
JMASOC
Jesús Moreno y Asociados museografia-estudiorik garrantzitsuenetako bat da Espainian eta horren lekuko dira ondare-bildumen proiektu museografikoen garapenean dauen esperientzia handia (arkeologia, arte ederrak, etnografia...) eta proponiduten dituan erakusketa-lengoaia barriak, beti abangoardia teknologikoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!