Darabilbo udako oporren ostean bueltauko da
2021-07-02 12:12 Euskerea berbagaiEuskerazko aisialdirako proposamen barritzaileak agindu ditue irailean hasiko dan ikasturterako.
Urte gorabeheratsua izan dau 2020-21ekoa Darabilbok, Bilbon euskerazko dobako aisialdirako jarduerak antolatzen dituan programeak. Pandemiaren inguruko arauakaitik, saioak egokitu edo online formatura aldatu behar izan ditue, baina pozik dagoz, beste ikasturte batez euskeraz bizi nahi daben herritar askok hartu dabelako parte.
Bagileko egitaraua amaituta, 2020-21 ikasturteak agur esan dau, udako oporrak hartzeko. Garagarrilean eta abuztuan ez da jarduerarik egongo, baina irailean Darabilbo bueltauko dala agindu dabe antolatzaileek, hau da, Bilboko Udalak eta uriko euskaltegien sareak.
Betiko lez, 2021-22 ikasturtean be dobakoak izango dira Darabilboko saio guztiak, aurretiaz izena emotea nahikoa izango da parte hartu ahal izateko. Irailetik aurrera, jarduera barriak egongo dirala aurreratu dabe antolatzaileek.
Iraileko egitaraua prest dago, ganera. Hil horren 3an Bilboko Arte Eder Museoan bisita gidatua egingo dabe, Womanology erakusketako azalpenak euskeraz entzuteko. Irailaren 24an, elikadura tailerra egingo dabe, online, Andrea Larrea eta Nahia Zeziagaren gidaritzapean, eta, 25ean, garagardoa dastatzeko saioa.
Iraileko jardueretan izena emoteko epea zabalik dago. Horretarako, 607 530 132 zenbakira deitu edo darabilbo@gmail.com helbidera idatzi behar dabe interesdunek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!