Aurten be Altxa Kopla Hori! dakar Arabako Bertsozalek

Bizkaie! 2021-06-30 09:06   Bertsolaritzea

Kopla doinutan, musikariakaz kantautako bertso saio musikatuak dira.

2017an hasitako bideari ekinda, 2021ean Altxa Kopla Hori! bertso musikatuen egitasmoa jarri dau martxan Arabako Bertsozale Alkarteak, bertsozaleek kopla doinuakaz gozau deien. Lagun arteko formatuan, kalean, musikaz lagunduta eta koplak oinarri hartuta 5 saio atonduko ditue (Garagarrilean saio bi eta irailean beste 3).

Kopla, bertso erdi bat baino gehiago izanik, bertsotan egiteko neurri herrikoia da. Musikaz lagunduta eta lagun arteko giroan gozetako aukerea emoten dauena.

Arabako 20 bertsolarik, 5 gai-jartzailek eta 4 musikarik parte hartuko dabe, edade, herri eta belaunaldi ezbardinetakoek. Kalean edo plazan, doinu batzuk musikaz lagunduta eta entzuleen aurrean.

Garagarrilaren 2an, Luioandon, emongo jako hasierea egitasmoari eta garagarrilaren 15ean izango dao 2. saioa, Aramaion. Aurrerago emongo dabe irailean egingo diran beste 3 saioen barri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu