Malevaje zuzenean, Bizkaian eta Gipuzkoan
2021-06-30 08:12 MusikeaBergaran, Soraluzen eta Ermuan.
Malevaje taldea Madrilgo lokal baten gerizpean jaio zan, izan be, Antonio Bartrinak, taldearen arima karismatikoak, pasinoz eta emozino handiz kantetan zituan tango doinuak. Malevajek 16 disko merkaturatu ditu 35 urte luzeko ibilbidean, tangoaren hilezkortasuna defendidu eta konposizinoak modernizauta. Betiko sentimenduak abesteko modu propio baten bila beti, baina generoaren sustraiak errespetauta.
Urteotan guztiotan bira parebakoak egin ditue, ospe handia jasoz Europan nahiz Argentinan. Ez da Euskal Herrian doguzan lehen aldia: 1990eko amaieran zuzeneko seigarren diskoa grabau eben Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Egun, Vino amargo (Ardao mindua) proiektua aurkezten dabiz eta bertan, euren erara, herri-musikearen omenez dabiz, tangoa, abesti frantsesa, baladea eta flamenkoa be interpretetan ditue, beti be Malevajeren era berezi horretan.
Hirukote formatuan datoz Euskal Herrira:
• Antonio Bartrina, abeslaria.
• Fernando Giardini, bandoneoia eta gitarrea
• Fernando Gilabert, kontrabajua.
Eskal Herrian zuzenean
Garagarrilaren 2an, Bergarako Berumuga Jaialdian, 22:00etan.
Garagarrilaren 3an, Soraluzeko Herriko Antzokian, 19:30ean.
Garagarrilaren 4an, Ermuko Orbe Kardinalaren Plazan, 19_00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!