Haira Aizpuruak irabazi dau Ipar Euskal Herriko Eskolartekoa
2021-06-28 09:32 BertsolaritzeaSei bertsolari gaztek kantau dabe Senpereko finalean.
Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea jokatu da asteburuan, bat-bateko modalidadean, Senpereko Larraldea aretoan. Sei bertsolarik kantau dabe, eta onena Haira Aizpurua saratarra izan da epaimahaiaren ustez. Hortaz, berarentzat izan dira txapela eta Euskal Herriko finalean parte hartzeko txarteletako bat.
Bertsularien Lagunak alkarteak azaldu dauenez, aurtengo edizinoan hamasei bertsolari gaztek emon dabe izena Ipar Euskal Herriko Eskolartekoan. Sei finalistak erabagiteko, beraz, kanporaketa bi jokatu ziran, horreek be Senperen, aurreko asteburuan.
Sei finalistak honeek izan dira: Oneka Arteaga Olasagasti, Haira Aizpurua Ibargarai, Aetz Etxart Sarasola, Laida Etxeberri Pacheco, Oihan Perez Harispe eta Haize Blanco Lekuona.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!