Itxaropen mezua zabaldu dau Huntzak 'Haizeak' bideoklipean

Bizkaie! 2021-06-25 10:11   Musikea

Doctor Prats talde kataluniarrak be hartu dau parte grabazinoan.

Huntzako eta Doctor Pratseko kideak, grabazinoaren egunean (argazkia: Huntza) | Ikusi handiago | Argazki originala

Pandemiak urte eta erdian eragin dituan sentipenak eta gogoetak agertzeko asmoz plazaratu dau Huntza taldeak Haizeak bideoklip barria, izen bereko kantuan oinarrituta. Azkenaldion bizi izandakoa musika, irudi eta berben bidez islatzea da lan barriaren helburua, Huntzakoek azaldu dabenez. 

Ikusi bideoklipa hemen.

Momentu gogorrak ekarri ditu Covid-19ak, gizartean zein musikearen munduan. Hori erakusteaz gan, baina, itxaropenerako eta aurrera egiteko mezua be zabaldu nahi dabe Haizeak bideoklipeko eszena dibertigarri, dinamiko eta argitsuen bidez. 

Arabako Parke Teknologikoan grabau ditue bideoklipeko irudiak, jente askoren laguntasunagaz. Kolaboratzaile aitagarriena, duda barik, Kataluniatik etorritako Doctor Prats taldea da. Produkzinoa Bideolan etxearen eta Ander Arakistainen ardurea izan da. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu