Afrika Bibang Euskal Herriko musika eszenara bueltau da

Bizkaie! 2021-06-24 09:27   Musikea

Emakumeak diskoa argitaratu barri dau algortarrak.

Artista getxotar honek bikain eta zorrotz batu ditu lan honen bidez emakumeak bizi dauen aro historikoa. Emakumearen eskubideen adierazpen honetan, inguratzen gaituen jentartearen ñabardurak batzeaz gan, patriarkatuari kritika zorrotza egin eta emakumeen eskubideen aldeko jarrerea ulertu eta jarduteko modu barrirako oinarriak ezarri ditu Afrikak.

Emakumeak izenburuko bideoklip barri honen bitartez, aniztasuna, pribilegioak, generoa eta erlijinoa mahaigaineratu ditu abeslariak. Hori guztia edertasun bisualetik eta sinbolismotik edaten duen ikuspegi landu eta ironikoa ardatz hartuta.

Pekatuaren sagarren eta etnia, klase, edadea nahiz sexu hautu ezbardinetako emakumeen artean, Afrikak Rythm & Bluesa dakarsku; aldi berean, modu dotore eta gozoan, Afrikak alderik sexiena eta aldarrikatzaileena dakar.

Afrika Bibang beti egon da musikearen saltsan, Ke No Falte taldean emon zituan lehenengo pausuak, Etsaiak lekeitiarrakaz zortzi bat urte egin eta 2019. urtean, barriz, bakarkako ibilbideari ekin eutson.

Kontuak kontu, Afrika Bibangen lan barria plataforma guztietan dago eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu