XVII. Lekuz Leku, Bilbon, bagilaren 23tik 26ra
2021-06-22 11:13 KultureaHelburua da jantza garaikidea zabaltzea.
Lekuz Lekun hainbat jatorri geografikotako jantzarien proposamenak aurkeztuko dira eta helburua, barriz, jantza garaikidearen lengoaiak ikusleei hurreratzea eta, horretarako, lan koreografikoak uri-espazioetara eroatea: Pandemia egoera eta testuinguruetan oinarrituta sortutako bideo-sorkuntza lanak be eskainiko dira: norberaren etxea eta publiko bako antzokiak. Horrezaz gan, Historia de la danza contemporánea en España liburuaren III. bolumena aurkeztuko dabe.
Uriaren eta jantzearen arteko topaketea, uriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean. Ondare artistikoaren balioa berresteko momentua: jantzearen bidez, ibiltariak ikasten dau plaza bat, paisaje bat, txoko bat eta bestelakoak modu desbardinetan begiratzen eta lekua birtopetan dau, sormena, hurrekotasuna, jantzearen eta erritmoaren hurrekotaasuna eta horren gozamena indartzen dau, modu edegian, alkarrekintzako testuinguruan.
Era berean, bagilaren 23an, 18:00etan, Historia de la danza contemporánea en España liburuaren III. bolumena aurkeztuko dabe La Fundición-en. Arte Eszenikoen Akademiak Espainiako Jantza Garaikidearen Historia osotzen daben hiru bolumenak aurkeztuko ditu. Espainian XX. mendean jantzeak izandako bilakaereari buruzko trilogia da. Espainiako Arte Eszenikoen Akademiak argitaratu dau, Arte Eszenikoen eta Musikearen Institutu Nazionalaren (INAEM) eta Kultura eta Kirol Ministerioaren babesari esker.
Espainiako Arte Eszenikoen Akademiak hiru bolumenotan 14 autonomia erkidegoetako jantza garaikidearen memoria berreskuratu dau, izan be, Arte Eszenikoak ezagutu eta ulertzeko oinarrizkoa izan arren, liburutegietako erregistroan ahaztuta egon da. Hasieratik gaur egunera arteko guztia jaso da, hiru bolumenetan zatituz.
Parte-hartzaileak: Carmen Giménez Morte, argitalpenen editorea eta Alicia Gómez Linares, Jantzertiko irakasle eta Creared-Escena ikerketa-taldeko kidea eta La Fundición taldea.
Laugarren bolumen bat atontzen be badabiz eta 2021aren amaieran argitaratzea espero da.
Sartzea doban izango da lekua bete arte (Derrigorrezkoa maskarea erabiltea).
Jarduerak
- Jantzea: Pandemiaren eraginez, jantza-piezak La Fundicion aretoko terrazan eskainiko dira.
- Tailerrak: osasun arloko murrizketak dirala eta, edizino honetan bertan behera geratu dira tailerrak.
- Bideo-saioak.
- Liburuen aurkezpenak.
- Erretratuak: konpartidu jaialdiko argazkiak #LekuzLeku traolearen bidez.
- Topagunea: Artisten eta ikusleen arteko barriketaldiak sustatzeko jarduerea. Lehenago, lagunartean egiten zan baina pandemiaren erruz, maskarea erabiltea eta distantzia soziala nabarmendu behar dira.
Sartzea doban. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira (personako 2 gehienez) La Fundicioko leihatilan. Bagilaren 21ean (astelehena) eta 22an (asteartea) egin ahal izango da, 10:00etatik 14:00etara, baita jaialdi-egunetan be, 18:00etatik aurrera (agortu arte).
Egitaraua
Bagilak 23
18:00 - Historia de la danza contemporánea en España liburuaren aurkezpena.
19:00 - El rostro / Aurpegia (Valentzia-Euskadiko Forma Povera taldea: Bárbara Díaz, Matthieu Saglio eta Eneko Lorente).
Bagilak 24
19:00 - Paradis (Gema Iglesias & Nacho Carrascosa).
19:45 - Microdanzas confinadas, Matxalen Bilbao eta Nuria Ruiz de Viñaspreren eskutik.
Bagilak 25
19:00 - Dos pies para Dos (Olaia & Gilles).
19:30 - Lo que yo canto (Adrián Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo).
20:00 - Bobo (Koldo Arostegui).
20:30 - Hito (Chey Jurado & Akira Yoshida).
Bagilak 26
19:00 - Reverso (Cielo Raso - Víctor Fernández eta Igor Calonge).
19:30 - Lo Invisible (No bautizados - Katia Humenyuk eta Rolando Salamé).
20:00 - Am27 (Javier Guerrero, Carlos Roncero, Joel Mesa, Julia Sanz eta Paula Tato).
20:30 - Adama (Marcat Dance).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!