'Eskubide-murrizketarik ez!' mobilizazinoa iragarriko dau Kontseiluak

Bizkaie! 2021-06-21 11:10   Euskerea berbagai

Nafarroako Gobernuak argitaratu asmo dauen dekretuaren harian.

Batuz aldatu: heldu da hizkuntza-politiketan salto egiteko ordua. Batuz aldatu izena hartu dau Euskalgintzearen Kontseiluak hizkuntza politiketan eragiteko adostasun sozialen ekimenak eta saltoa izan da ekitaldian zehar azken hileotako prozesua irudikatzeko irudia, izan be, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok 2016ko abenduaren 16an Kursaaleko Ganbara Aretoan Europako hogeita hamar hizkuntza-komunidadetako ehundik gora eragilegaz aurkeztutako Hizkuntz Eskubideak Bermatzeko Protokoloa izan dau gogoan: Orduko emoitzea da orain aurkeztutakoa doguna; orduan bezela, gaur be, gizarte kohesinoa bermatzea helburu, hizkuntza-politiketan eragiteko adostasuna aurkeztu dogu.

Batuz aldatu izeneko adostasunaren edukiaren aurkezpena, horregaz bat egin daben Elkar-eko Joanmari Larrartek eta Euskal Monetako Eva Mutiok egin dabe. Gizarte eragileen izenean, Mutiok zer esana badabela adierazo dau: «Gizarte osoan eragina dauen gaia da hizkuntzearena: giza-hartu-emonetarako oinarrizko bitartekoa da hizkuntzea eta eremu guztietan jazoten dira modu bateko zein besteko hizkuntza-praktikak eta –hautuak».

Ordezkari biek proposamena ardazten daben printzipioak zerrendatu ditue: bereizkeriari aurre egiteko eta alkarbizitzan sakontzeko hizkuntza-eskubideak errespetetako beharra, hizkuntza-politikearen zeharkako izakerea, normalizazino-prozesuaren izakera soziopolitikoa eta progresiboa.

Ondoren, etorkizuneko agertokirako helburu nagusia aurkeztu dabe: euskerearen erabilera erosorako baldintzak sortzea. Horretarako, hizkuntza-eskubideak eremu guztietan bermatu behar dirala adierazo dabe.

Euskerearen erabilera erosorako baldintzak sortzea jomugea izanik, Larrartek eta Mutiok horretara heltzeko hizkuntza-politikek hartu beharreko norabideak azaldu ditue: Batetik, hizkuntzearen ezagutzearen unibersalizazinoa bultzatu beharko dala adierazo dabe, herritar guztiek euskeraz egiteko gaitasun egokia izan deien.

Bestetik, euskerea eroso erabilteko eremuak sortu eta alkarlotu beharko dirala adierazo dabe, gura dauen edozeinek ez daian izan euskerea erabilteko ezelakolako eragozpenik. Kontuak kontu, Ia ehun eragile 99 eragilek egin dabe bat Batuz aldatu izeneko dokumentuarekin.

Euskalgintzea

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok ondokoa adierazo dau: Eskerrak emon bidaide izan ditugun erakunde guztiei: «Adostu dugu nora heldu nahi dugun eta hori oso garrantzitsua da; izakera, helburu eta lan eremuetan helburu bakarra dago, hau da, adostutako dokumentua eragile gehiagotara heltzea, paradigma barria jarri dogu hizkuntza-politikearen esparruan eta eragileak paradigma barriari lotzeko lan egin behar dogu. Garrantzitsua da etorkizuneko hizkuntza-politiken inguruak ikuspegi adostua izatea eta beraz, erronkea izango dau adostasun hori zabalagoa eta askotarikoagoa izatea».

Azkenik, eragileek lortutako adostasun soziala adostasun politiko bihurtzea erronka garrantzitsua izango dala azpimarratu dau: «Hizkuntza baten normalizazino-prozesua soziala eta politikoa da. Hanka sozial sendoa behar dau baina bai eta hanka politiko sendoa be.

Ordezkaritza zabala

Dokumentua adostu daben hamarnaka eragileez gan, instituzinoetako ordezkariak be izan dira ekitaldian. besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Miren Dobaran, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lburu Xabier Ezeizabarrena, Euskarabideko zuzendari Mikel Arregi, Donostiako Udaleko Euskera Zinegotzi Jon Insausti, baita UEMAko zein Udalbiltzako ordezkariak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu