Food 4 Future-k 5.417 bisitari erakarri ditu

Bizkaie! 2021-06-18 12:22   Jan edanak

Elikagaien industriaren oinarriak sendotu ditue.

Bagilaren 15etik 17ra, FoodTech barrikuntzearen munduko uriburu bihurtu da Bilbo. Streaming bidez, 29 herrialdetako 4.911 erabiltzailek ikusi ditue Bilboko kongresuaren hiru egunetan nazinoarteko 349 adituk eskainitako berbaldiak: Herritarren hazkunde demografikoa, jasangarritasuna, digitalizazinoa eta osogai barriak dira elikagaien eta edarien sektorearen erronka nagusiak.

Nazinoarteko hitzordua izan da, elikagaien eta edarien industriako profesionalek profesionalentzat pentsautakoa; bertan, sektorearen erronka garrantzitsuei emon gura jake erantzuna, besteak beste: prozesuak teknologiaren bitartez optimizetako moduak, negozio-eredu jasangarri eta eraginkorragoak lantzeko moduak eta elikagai eta osogai barrien produkzinoaren jokerak.

Food 4 Future Bilbon atontzeak 9 miloe euro baino gehiagoko eragin ekonomikoa ekarri deutso uriari eta, gainera, Euskadi epizentro eta munduko erreferente bihurtu da FoodTech alorrean: Azokeari esker, talentu ugari batu ditugu urian eta, beraz, aukera parebakoa da euskal enpresek mundu osoko marka espezializatuakaz hartu-emonetan egon eta ezagutzea konpartidu deien, adierazo dau Juan Mari Aburto Bilboko alkateak.

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea dan Bittor Orozek sektoreko profesional guztiak gonbidau ditu Food Global Ecosystem plataformako kide izan daitezan, foodtech industria osoaren muga bako itunak ezartzeko.

Era berean, Euskadin izango dauen eraginaz gan, industriak berak Food 4 Future mobimentuaren garrantzia azpimarratu dau, sektorearen jardunbide egokien barri izan eta horreek zabaldu ahal izateko eta negozio-aukera barriak sortzekoi.

Sergio Fabregat Food 4 Future-ko zuzendariak ondokoa nabarmendu dau: Sektoreko profesional guztiak batzeko topaleku bihurtu da eta elikagaien industrian hartu-emonak berrezarri daitekez, negozioa sustatuz eta Bilbo foodtech barrikuntzearen uriburu bihurtuz.

Elikagaien industriaren gaur egungo erronka handienetako bat munduko biztanleriaren hazkunde demografikoa da, hau da, biztanleak modu osasungarri, eraginkor eta jasangarrian hornidu ahal izatea, besteak beste, CO2 isurketak murriztea, prozesuen eraginkortasuna, elikagaien hondakinak murriztea eta proteina-iturri barriak (insektuak, esaterako) edo okela eta esnekien ordezkoak dira Food 4 Future World Summit ekimenean jorratutako erronka nagusi batzuk. Rogelio Pozok, kongresuko zuzendari eta AZTIko CEOk, hauxe azpimarratu dau: «Digitalizazinoa da nekazaritako elikagaien industriak helburu jasangarriak eta elikadura osasungarriari lotutako asmoak lortzeko bultzadea, modu gardenagoan hurreratzen da konsumitzailearengana».

Kongresuaren lehenengo edizioan nazinoarteko 349 hizlari egon dira 56 konferentziatan eta elikagaien sektorearen erronka nagusiak jorratu ditue: okelearen industria, konserbena, arrantzearena, esnekiena, zerealena eta edariena.

NEBEXTek eta AZTIk atondu dabe Food 4 Future - Expo Foodtech, Bilboko Udalaren zein Eusko Jaurlaritzearen babesari esker. Bestalde, zenbait zerbitzu estrategikoren babesa jaso dabe, berbarako, ICEX, EIT Food, Hazi, ILSI Europe, Food for Life Spain, Spri, Eatable Adventures, IASP (Parke Zientifikoen eta Barrikuntza Arloen Nazinoarteko Alkartea) edo Santelmo Business School.

Kongresuaren lehenengo edizinoan, besteak beste, Euskadiko balio-kateko ordezkariak batu dira: Neiker, agritech ikerketan; AZTI, foodtech barrikuntzan; Basque Culinary Centre Fundazinoa, ikerketa gastronomikoan, eta Euskadiko Elikagaien Klusterra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu