XXXIII. Bilbainada Lehiaketeak baditu irabazleak
2021-06-18 11:11 MusikeaJuan Carlos Arzamendi Fernández eta Aintzane Arzamendi Moreno saritu ditue euskerazko modalidadean.
Bilboko Udalak bilbainada estiloko kantuen errepertorioa zabaldu eta gaurkotzeko asmoz antolatzen dau Bilbainada Lehiaketea, Radio Nervión eta Telebilbaoren laguntzinoagaz. Aurten, 33. edizinoan, sari nagusi bi eta zortzi akzesit emon ditue. Arriaga Antzokian abenduaren 19an egingo dan ekitaldian emongo deutsez sariak irabazleei eta disko baten batuko ditue hamar bilbainada barriak.
Aurtengo edizinoan 23 konposizino aurkeztu dira. Euskerazko modalidadean, Bilbon izeneko bilbainadea izan da irabazlea, Juan Carlos Arzamendi Fernándezek eta Aintzane Arzamendi Morenok egina. Gaztelaniazko modalidadean, Guillermo Arteagoitia Garcia eta Alberto Núñez Baracaldo saritu ditue, El Kobis Diesinuebe izeneko konposizinoagaitik. Oroigarria eta 955 euro emongo deutsez pieza bakotxeko egileei.
Akzesitak irabazi dituenei, ostera, 420na euro eta oroigarria jagoke. Honeek dira:
- Kantauriko Perla, José M.ª Larrazabal Alzagarena.
- Bilbao y sus Alcaldes, Juan Carlos Guerrero Tudearena.
- Los bomberos de Bilbao, Enrique Floritena.
- Bilbao en el corazón, Agustín Ferrero Fernándezena.
- Txikiteros de Bilbao, Aurelio Marroquín Gómezena.
- Más de 100 años tiene el barrio de Irala, Guillermo Garmendiarena.
- Geltoki, Jesús M.ª Bilbao Estefaníarena.
- Bilboko San Tomás merkatuan, Julen Murga Olabegoyarena.
Ganera, ohorezko sari bi emotea erabagi dau epaimahaiak. Lehenengoa, Iratxe Gonzálezentzat, bilbainada-talde baten parte izan dan emakume aitzindarietako bat dalako. Gaupasa taldeko akordeoilari lez egin da ezagun González.
Egoitz Astigarragak hartuko dau beste ohorezko saria, Txiki Bilbainadas proiektuan egin dauen lan handiagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!