Getxo Bonu kanpainea martxan bagilaren 18tik aurrera

Bizkaie! 2021-06-18 09:52   Pil-pilean

Danetara 600.000€-ko dirutzea dago (igaz baino 200.000€ gehiago).

Bagilaren 18tik aurrera, Getxo Bonu kanpaina barriaren bonuak erosi eta trukatu ahal izango dira, orain modalidade bi tartean dirala: bata Ostalaritzarako eta bestea Merkataritza eta Zerbitzu personal eta aisialdikoetara zuzendutakoa, danetara 600.000€-ko dirutzea dago (igaz baino 200.000€ gehiago). Mobiduko dan negozio-bolumena 1.747.200€-koa izango da.

Getxoko alkate Amaia Agirrek adierazo dauenez, pandemian zehar, zenbait negozio deskubridu ditugu, bertan konsumidu edo erosi dogu eta jokera horrek jarraitzea edo goranzko jokera izatea nahi dogu. Danon artean, suspertuko ditugu osasun, kirol edo kultureagaz lotutako merkataritzea, ostalaritzea eta aisialdirako zerbitzuak. Horregaitik, Getxobonuak erosi daizuezan gura dogu, udalerriko establezimenduetan konsumiduteko, holan, gure etorkizuna eregiten parte hartzeko.

Bonuak abenduaren 31ra arte erosi eta trukatu ahal izango dira. Gehienez lau bonu erabili daitekez erosketa/zerbitzu bakotxeko eta ez dago bonu-mugarik personako.

Barrikuntzea da atxikitako establezimenduek eta Romo Kultur Exeko Getxo Lagunkoia programearen arduradunek bonuak erosten lagunduko deutsela edadekoei eta zelan erabili be azalduko deutse.

Ostalaritzarako bonuak kanpaineagaz bat egin daben establezimenduetan baino ezingo dira erabili: 20€-ko 5.720 bonu egongo dira salgai 30€ gastetako eta 10€-ko beste 5.760 bonu 15€ konsumiduteko, kasu bietan, konsumizino batean edo batzuetan, beti be establezimendu berean.

Bestalde, Merkataritzarako eta Zerbitzuetarako bonuak www.getxobono.eus webgunean baino ez dira erosiko eta bertan be ikusi daitekez kanpaineagaz bat egin daben establezimenduak.

Danetara, 34€-ko 21.840 bonu (50€ konsumiduteko) eta 17€-ko 15.840 bonu (25€ gastetako) egongo dira salgai.

Getxon euskeraz



Eskola orduz kanpoko jardueretan euskerearen sustapenerako diru-laguntzak eskatzeko epea bagilaren 27ra arte dago zabalik.

Danetara, 40.000€ aurreikusi dira, bost lerrotan banatzeko.  Lehengo lerroa (5.000€), hizkuntza-murgiltze laburreko jarduerak laguntzeko bideratuta dago, barnetegiak edo eguneko urteerak. Bigarren lerroak (10.000€), aldi luze batean euskerearen erabilera aktiborako ekimenak bultzatuko ditu, esate baterako antzerkia, bertsoak edo berbodromoak. Hirugarren lerroa (5.000€), errefortzu klaseetarako izango dira, euskera maileagaitik formakuntza prozesuan atzean geratzeko arriskuan dagozanak laguntzeko. Laugarren lerroak (15.000€) bideratuko ditu euskeraz jorratzen diran ohiko jardueretarako, futbola, saskibaloia, xakea... eta bosgarrenak (5.000€) Euskerearen Eguna, euskal astea lako ekitaldiak atontzeko. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu