Euskal Selekzinoa bakearen bozgorailu izango da

Bizkaie! 2025-10-06 07:40   Pil-pilean

Zemendiaren 15ean Palestinaren kontra jokatuko dau.

Gernikako Bakearen Museoak Euskal Selekzinoak eta Palestinako selekzinoak zemendiaren 15ean (zapatuan), San Mamesen 20:30ean jokatuko daben partidu solidarioaren sinadura ofiziala eta aurkezpen ekitaldia hartu ditu.


Aurkezpen ekitaldian Iker Goñi Euskadiko Futbol Federazinoko presidenteak, Jibril Rajoub Palestinako Futbol Federazinoko presidenteak, Susan Shalabi Euskadiko Futbol Federazinoko presidenteordeak eta Yaser Hamed Palestinako selekzinoko euskal jokalariak parte hartu dabe.

Euskadiko Futbol Federazinoko presidenteak, Iker Goñik, ondokoa adierazo dau: partidua Gernikako Bakearen Museoa lako leku sinbolikoan aurkeztea oso esanguratsua da. Gernikako tragedia indarkeriaren eta bidebakokeriaren kontrako sinbolo unibersala bihurtu zan. Gaur egun, ia 90 urte geroago, sinboloa bizirik dago eta beste herrien sufrimenduaren aurrean esku hartzen gaitu.

Rajoubek, barriz, agertokia azpimarratu dau: Gernika lako herri bat, bonbakaz isildutako errubakoen ahotsak daroa, baina oraindino murmurketan eta inoiz gehiago ez oihukatzen dabenak. Haren erregua ez da historiaren erlikia, baizik eta gaur egun bizirik dirauena, gizonak, emakumeak, umeak eta neskatoak Gazako zerupean hilten dituen bitartean, Gernikako sufrimenduaren barri emoten dauen tragedia.

Kontuak kontu, San Mamesek Euskal Selekzinoaren partidua hartuko dau zemendiaren 15ean, kirolaz harago doan egunean. Euskadiko Futbol Federakundeak adierazo dauanez, alkartasuna eta Bakea sustatu eta defendiduko dauen futbolaren alde egiten dogu.

Gainera, diru-sarrerak Gazan bizitzak salbetan dituen erakunde humanitarioei emongo jake.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu