Barriketaldiak eta kontzertuak Bilbon emakume musikariakaz
2021-06-17 13:29 MusikeaEmakumeen beharra autortu eta ikusarazotea da helburua.
Femme Bilbao izeneko ekimena Bilborock-en egingo da Rabba Rabba Girl taldearen eskutik eta bardintasuna lako balioak sustatzea da asmoa, artista beterano eta barrien eta gaurkotasun handiko bestelako emakumeen arteko topaketak bultzatzeko.
Bilboko Udalak Femme Bilbao programea jarri dau martxan lehen aldiz. Hamar kontzertu iragarri ditue eta protagonistak Bilboko emakume artistak izango dira. Saio bakotxzean, musikari bi izango dira, bata beteranoa eta bestea gaztea eta barriketaldia eta kontzertua eskainiko ditue: euren esperientzia personalak azaldu eta zuzeneko kontzertua eskainiko dabe. Ondokoak dira parte hartuko daben bikoteetako batzuk: Afrika Bibang + Baby Angel, Laize MC + Olana Liss, La Basu + Kai Nakai, Alas Glow + Eusko Princess, Laura Gugebato + Hakima Flissi.
Udalaren eta Rabba Rabba Girl taldearen ardurapean egingo da zikloa.
Saio horreetako batzuetan, musika-alorrekoak ez diran emakumeei be alkarrizketak egitea aurreikusi dabe: Jone Laspiur, 2021ean Goya saria irabazi dauen aktorea; Margaret Roundtree, Lointek Gernika taldeko saskibaloi-jokalaria; Athletic Clubeko jokalariak edo telebistako aurkezleak.
Kontzertu bi grabau ditue dagoeneko eta Bilbao Gazte eta Bilborock-eko Sare Sozialetan eskainiko ditue bagilean; gainerako saioak irailean, urrian, zemendian eta abenduan grabau eta emitiduko dira.
Azken buruan, zemendian jaialdi presentziala egingo da Bilborocken.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!