Belako eta Zetak puntaren puntan

Bizkaie! 2021-06-17 10:42   Musikea

Bart emon ditue XIII. MIN Sariak.

Belako talde bizkaitarrak euskerazko diskorik onena saria irabazi dau Plastic drama lanari esker; mungiarren laugarren diskoa da eta Plastic drama, Tie me up eta Sirène lako kantuak batu ditue diskora.

Pello Reparaz (Zetak)

Horrezaz gan, Zetak talde nafarrak Etxepare saria irabazi dau Zeinen ederra izango den diskoagaitik. Amorante, Gatibu, Liher eta Nøgen be lehian egon badira be, azkenean Nafarroara joan da saria.

Talde sarituena Delaporte izan da artista onena, grabazino elektroniko onena eta bideoklip onena sariak irabazi ditualako. Era berean, Rigoberta Bandini eta Ginebras taldeak be pozik joan dira Burgosen egindako galatik.

Izentauta egon diran beste talde eta bakarlari batzuk esku hutsik joan dira etxera, besteak beste, La Bien Querida, El Columpio Asesino, Sonakay, CMS Trío, Maitane Sebastián eta Single.

2021eko sarituak

Álbum onena: Triángulo de Amor Bizarro – Triángulo de Amor Bizarro.

Kantu onena: In Spain We Call It Soledad – Rigoberta Bandini.

Uriko Musikako album onena: El encuentro – Alizzz Amaia.

Jazz album onena: Brooklyn Sessions – Jorge Pardo & Gil Goldstein.

Sustraiak album onena: Lilith – María Rodés.

Gorantz datorren artista onena: Rigoberta Bandini.

Pop album onena: Ya dormiré cuando me muera - Ginebras.

Rock album onena: Plastic Drama - Belako.

Bideoklip onena: Las montañas – Eduardo Casanova.

Flamenco album onena: Rock de palo – Astola y ratón.

Euskerazko album onena: Zeinen Ederra Izango Den - Zetak.

Katalunierako album onena: Renaldo y Clara.

Galizierako album onena: Realidade Enganosa - Néboa.

Produkzino onena: Carlos Hernández - Triángulo de Amor Bizarro

Grabazino Elektroniko onena: Las Montañas - Delaporte.

Klasikako album onena: Mozart Piano Sonatas Vol. 1 - Alba Ventura

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu