Udako Bertso Eskolea, bagilaren 29an eta 30ean

Bizkaie! 2021-06-17 09:41   Bertsolaritzea

Matrikulea egin hemen

UEUko Udako Ikastaroen eskaintzaren barruan atondu dabe ikastaroa, Iruñeko Katakraken izango dana eta gogoetak konpartiduteko gunea eta ariketa praktikoak egiteko gunea be izango da. Ikasturtea ondo amaitu eta udea ondo hasteko plan ezin hobea bertsozale gazteentzat.

Bertsolaritzeari buruzko ikerketak eta gogoetak konpartiduteko gunea izango da Udako Bertso Eskolea, baita bertsogintzearen teknikak hobetzekoa be. Ikastaroan zehar ariketa praktikoak proponidu eta landutakoa praktikan jarteko abagunea izango dabe ikasleek ikastaro amaierako saioan.

Batez be 30 urte arteko bertsozale eta bertsolari gazteei zuzendutako ikastaroa da baina interesa dauen edozein edadetako bertsozale edota kulturazalek be emon ahalko dau izena. Matrikulea ikastaroa hasi baino astebete lehenago zarratuko da (25 euro balio ditu matrikuleak).

Egun biko ikastaroa izango danez, bazkaltzeko aukerea izango da Katakraken bertan 12 euroren truke.

UEUk eta Bertsozalek atondu dabe ikastaroa, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrearen babesari esker.

Informazino gehiago hemen.

* Edadez helduak ez diranek ikastaroan parte hartzeko gurasoen baimena dabela adierazoteko idatzi bat helarazo behar dabe i.iciar@ueu.eus helbidera.

Bagilak 29

• 10:15 Ondoetorria.
• 10:30-11:30 Hainbat bertsoaldi eztabaidagai, genero-ikuspegitik (tailerra). Ane Labaka.
• 11:30-12:15 Bertsolarien kantaeraz. Maddi Soroa
• 12:15-12:45 Deskantsua.
• 12:45-14:15 Bat-bateko bertsoen kantaerea lantzeko tailerra. Maddi Soroa.
• 16:00-17:00 Agurraren aurretik. Andoni Egaña.
• 17:00-18:00 Gaiak, egitura eta aurkezletzea: Nonbaitetik abiatu nonbaitera heltzeko. Maite Berriozabal.
• 18:00-19:30 Bertso saio baterako gaiak sortzeko tailer praktikoa. Maite Berriozabal (gai eta ariketak hurrengo eguneko saioan erabiliko dira).

Bagilak 30

• 10:15 Ondoetorria.
• 10:30-11:15 Prentsa historikoko hari muturrakaz bertsolaritzearen historia soziala ehuntzen. Antxoka Agirre.
• 11:15-12:00 Bertsolari gazteen mobimentuak: Hamaika Bertute. Amaia Agirre.
• 12:00-12:15 Deskantsua.
• 12:15-13:00 Taldean bakarka. Bakarkako bertsoaldien prestaketea. Alaia Martin.
• 13:00-14:30 Bertsolariaren presentzia (ariketa praktikoak). Manex Fuchs.
• 17:00-18:30 Bertso saioa. Saioa ikasleei ez eze gura dauenarentzat edegia izango da eta doban. Aretoaren aforoa 60 lagunekoa da eta bete arte egongo da atea zabalik.

o Bertsolariak: ikastaroko ikasleen saioa (4, 5 edo 6 ikaslegaz).
o Gai-jartzaile: ikastaroko ikaslea(k) gai-jartzaile.
o Gaiak eta egiturea ikastaroko tailerrean atondutakoak.
• 18:30 Ikastaroa zarratzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu