Manuel Asín, Punto de Vistako zuzendari artistiko izentau dabe
2021-06-16 13:38 ZinemeaProgramatzailea 2022-2025 adirako sartu da taldean.
Manuel Asín, laster sartuko da jaialdiko lantaldean, 2021eko edizioa zarratu ondoren NICDOk egin eban lizitazino publikoan hautagaitzarik baloratuena aurkeztu ondoren.
Ikus-entzunezko Komunikazinoan eta Filologia Hispanikoan lizentziaduna, Manuel Asín (Zaragoza, 1978) zinema-programatzailea, argitalpen-editorea, irakaslea eta idazlea da. 2016tik, Madrilgo Arte Eder Zirkuluko zinema arloaren arduraduna da eta Nafarroako Unibersidadea Museoan ziklo-programatzaile be ibili da 2015etik 2021era. Intermedio banatzaile eta argitaletxearen zuzendaria izan da, eta zikloak produzidu ditu filmoteketarako, jaialdietarako eta erakunde artistiko eta zinematografikoetarako, Espainiako Filmotekea, Sofia Erregina Museoa, Xcèntric-CCCB, Moreira Salles Institutua edo Tabakalera, besteak beste. Horrezaz gan, hainbat zinemaldiren epaimahaikide izan da, esaterako, Documenta Madrid, Filmadrid, Curtocircuito edo Novos Cinemas. Irakasle titularra da Elías Querejeta Zinema Eskolan eta Master LAVen eta tutorea DocLisboa eta Márgenes jaialdien kritika eta ikerketa zinematografikoko RAW egoitzetan.
Manuel Asínek hurrengo edizinoaren diseinuan lan egingo dau, Teresa Morales de Álavaren ardurapean. Hautaketa-batzordea deitu eta horrek datozen hileotan balorauko ditu sail ofizialean parte hartzeko aurkezten diran proiektuak. Bestalde, 16. edizinoko edukiak planteauko ditu, 2022ko martiaren 14tik 19ra egingo dana. Punto de Vista jaialdia Nafarroako Gobernuak 2005ean sortu eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren nazinoarteko proiekzino handieneko programa artistikoetako bat da.
Lizitazinoko hautagaitzak ebaluetako batzordearen eretxiz, Manuel Asín hautagaiaren profila oso egokia da eta orain arte prestakuntza eta esperientzia zabala ditualako. Punto de Vistaren proiektuaren bere azterketa osoa, zehatza, sendoa eta etorkizunerako proposamena argia da. Horrezaz gan, gizarte-gaietan, inklusinoan eta bardintasunean interes handia erakusten dau. Horrek guztiak pentsarazoten deusku jaialdiaren ibilbideari egingo deutson ekarpena oso aberasgarria izan daitekela eta oso eragin positiboa izango dauela Punto de Vistak bereganatua dauen nortasun eta nazinoarteko irismenaren bilakaeran eta finkapenean, datozen lau urteetan.
Manuel Asínen adierazo dauanez, jaialdiaren jatorri historikoan dagoan abangoardiaren eta errealidadearen arteko aliantzan sakontzea da nire helburua, nazinoartekoa ez eze, internazionalistea be badan proiektu baten bidez; eta honakoa aldarrikatzen dau: ez fikzinoko zinemea, espazio edo denpora-eskala luzeko prozesuen behatoki legez, datozen hamarkadetako erronka estetikoei, sozialei eta ekologikoei begira kohesino eta lankidetza-sareak indartuko dituen konpromiso-modu barriak sortzeko.
Nafarroako Gobernuak sustatutako eta NICDOk oso-osorik antolatutako Punto de Vista jaialdiak zuzendaritza-egitura dualaren alde egin dau hasiera-hasieratik eta zuzendari ejekutiboa eta zuzendari artistikoa bereizi ditu. Zuzendari artistikoa lau urtean behin aldatzeko estrategia dau jaialdiak.
Esangura horretan, Punto de Vista jaialdiaren 15 edizinoetan lau zuzendari artistiko izan dira: Carlos Muguiro, Elias Querejeta Zinema Eskolako zuzendaria gaur egun; Josetxo Cerdán, Espainiako Filmotekako zuzendaria; Oskar Alegria, zinemagile nafarra, igaz Zumiriki filmaren munduko estreinaldia egin eban eta Garbiñe Ortega, 2021ean zinemaldiko bere etapea itxi ebana.
Zuzendaritza artistiko bakoitzak arrastoa utzi du Punto de Vistaren nortasunean eta, horrela, kalitate-erreferentzia eta ez fikziozko zinemaren esparruan nazioarteko mailan ezinbestekoa den urteroko hitzorduetako bat bihurtu dute. Orain, Manuel Asínen txanda da ardura horretan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!