Museum Cemento Rezolak 'Ondareari Begiradak' izeneko erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2021-06-16 12:22   erakusketak

Bagilaren 17tik garagarrilaren 8ra egongo da zabalik.

Erakusketeak Ondareari Begiradak erretratu-lehiaketan parte hartu daben personek zazpi urteko ibilbidean konpartidutako 600 erretratu baino gehiagoren arteko zenbait batzen ditu. Ondarea zehaztasunez erreparetako konbita da erakusketea eta ingurunea osotzen daben eta herentzia kulturalaren isla diran espazio, ingurune, arkitektura, tradizino eta paisajeei omenaldia. Beraz, ondarean zehar egindako ibilbidea da, orain abandonauta dagozan lekuetan, itsasoan eta bertako ohituretan, industrian, Euskal Herriko paisaje naturaletan, berrerabilitako leku eta objektuetan, meatzaritzan edo gure arbasoakandik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako tradizino edo adierazpen bizietan barrena.

Ondareari Begiradak Ondarebizia proiektuaren barruan dago. Museum Cemento Rezolak eta K6 Gestión Cultural SL-k sustatzen dabe proiektua, Eusko Jaurlaritzearen babesari esker eta herritarren artean, inguratzen gaituan ondarea autortzeko eta jagoteko arretea piztea dau helburu.

Zazpi edizinoetako erretraturik onenak

Ondarearen arloan begirada barriak aktibetea proponiduten dauen Ondareari Begiradak erretratu lehiaketearen zazpi edizinoen emoitzea da erakusketea. Erretratu-lehiaketearen helburua ikusleek euren errealidadeak behatu, eraldatu, birsortu eta berraztertzea da eta hori bera transmitidu gura izan da ekimenaren zazpi urteak ospatzen dituan 21 erretratuko erakusketa honetan.

Ondareari Begiradak

Ondarearen inguruan sensibilizetako proiektua da, baita kulturak aktibetan dituan eta herritarrak ondarearen aurrean sensibilizetan laguntzen daben programak eta prozesuak sustatzeko konpromisoa hartzen daben ondare-zentroen lan-plataformea be.

Era berean, ingurumenagaz bat egiteko modu barriak aztertzen dituen proiektuak jorratzen dituan laborategi mobikor lez jarduten dau, hainbat esparru eta diziplina sortzaileren interakzinoaren bidez.

Gipuzkoako Erretratugintza Alkartearen erakusketa-aretotik igaro ondoren, erakusketea Zumarragan bisitatu ahal izango da datorren urrian eta Eibarren abenduan.

HeidelbergCement Hispania

HeidelbergCement Hispania, mundu osoko idorren lehen produktorea, zementuen bigarrena eta hormigoiaren hirugarrena dan HeidelbegCement multinazionalaren Espainiako ordezkaria da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu