Anne Etchegoyenek Tolosan kantauko dau bagilaren 25ean

Bizkaie! 2021-06-16 09:06   Musikea

Hitzordua bagilaren 25ean izango da, 19:00etan, Tolosako Zezen Plazan.

Kultura Plazara jaialdian izango da Anne Etchegoyen Emazte diskoa aurkezten. Hitzordua bagilaren 25ean izango da, arratsaldeko 19:00etan Tolosako Zezen Plazan. Sarrerak salgai dagoz hemen.

Etchegoyenek Tolosan eskainiko dauen kontzertuaren ondoren, Elizondon izango da garagarrilaren 31n.

Anne Etchegoyen

Euskal emakumeen artean erreferentzia da Etchegoyen eta emakumeei omenaldi berezia egiten deutse Emazte izeneko disko honetan; esangura horretan, ahots ezti eta garbi batez gozetako aukerea izango dabe ikus-entzuleek.

Uniberso musikal folklorikoan, artisteak esentzia erakusten deusku: mundura edegita dagoan emakume euskaldun bat, librea, ama eta abeslaria, gizonezkoen eta emakumezkoen bardintasunaren alde egiten dauena.

Kultura Plazara

Jaialdia Tolosako Udalak atondutakoa da eta programazino honen barruan, besteak beste, En Tol Sarmiento, Zetak, Olatz Salvador eta Sonakay izango dira. Bagilaren 24ean, Nikotina eta Skabidean taldeen txandea izango da; bagilaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Orquesta de Acordeón Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrea eta 19:00etan, E.T.S.; bagilaren 27an, Puro Relajo taldeak joko dau; garagarrilaren 3an, Alaitz Artolaren txandea izango da; garagarrilaren 10ean, Gozategi; hilaren 11m. Combo; 16an, Zetak; 23an, Udal Musika Bandea; 30ean, Sonakay; eta 31n, barriz, Olatz Salvador + Idoia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu