Nafarroako Txapelketako aurrekanporaketak: Bagilaren 18, 19 eta 20an
2021-06-15 12:59 Bertsolaritzea18 bertsolarik hartuko dabe parte Igantzin, Garesen eta Iruritan.
Urriaren 2an hasiko da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea eta zemendiaren 27an amaituko. Horren aurretik, ostera, hiru aurrekanporaketa saio jokatuko dira bagilean, txapelketan parte hartuko daben bertsolarien zerrendea osotzeko. Bagilaren 18an Igantzin, 19an Garesen eta 20an Iruritan jokatuko dira
hiru saio horreek eta, danetara, 18 bertsolarik hartuko dabe parte.
Txapelketako araudiaren arabera, azken ekitaldian, 2019koan, parte hartu eben bertsolariek baino ez dabe bermatuta txapelketarako txartela. Sekula parte hartu ez dabenek edota 2019koa baino lehenagoko edizinoren batean parte hartutakoek, aurrekanporaketa fasea jokatu beharko dabe, txapelketara sailkatzeko. Saioak osotzeko, azken txapelketako azken lau sailkatuak be batu jakez. Gauzak holan dirala, 12 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko dan txapelketarako sailkatuta dagozanak eta 18 aurrekanporaketak jokatuko dituenak; azken horreetatik hamabik irabaziko dabe sailkapen txartela eta, beraz, 24 bertsolarigaz hasiko da txapelketea urrian.
Aurrekanporaketa saioak egungo osasun eta aforo neurri guztiak beteta egingo dira eta hemen eskuratu daitekez saio guztietarako sarrerak (5 euroan arruntak, 4 eurotan bazkideenak eta 3 eurotan 16 urtetik beherakoenak).
Ondokoak dira hiru saio horreen zehetasunak:
IGANTZI. Baratzondo. Bagilak 18, barikua, 19:00etan.
Idoia Granizo Uribarrena
Urko Gartzia Aleman
Sahats Aleman Sadaba
Etxahun Azkarraga Fernandez
Endika Legarra Nuin
Aitor Irastortza Arrizurieta
Gai-jartzailea: Maialen Belarra Enterreaga.
GARES. Frontoia. Bagilak 19, zapatua, 17:30ean.
Jabi Lezaun Landa
Erika Lagoma Pombar
Patxi Castillo Graciarena
Ainara Ieregi Aramburu
Mikel Lasarte Cia
Mintxo Astiz Goñi
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea Agirre.
IRURITA. Gizarte Bilgunea. Bagilak 20, domekea, 17:30ean.
Egoitz Gorosterrazu Elizagoyen
Xabier Silveria Etxeberria
Aitor Almandoz Elizalde
Ekhiñe Zapiain Arlegi
Ekain Alegre Gil
Oier Lakuntza Irigoien
Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!