Bilboko Musika Eskoleak doinuz beteko ditu kaleak

Bizkaie! 2021-06-15 10:58   Musikea

Ikasturte amaierea eta Musikearen Europako Eguna ospatuko ditue.

Ikasturte honetan ikasitakoa publikoari erakusteko aukera gitxi izan ditue Bilboko Musika Eskolako ikasleek, pandemiagaitik jentaurreko kontzerturik antolatu ezinda egon diralako luzaroan. Kursoa amaitzeko, baina, uriko kaleetara urtengo dabe, eta bilbotar guztiek gozau ahal izango dabe musikari barrien doinuez. 

Gaur, bagilak 15, hasita, Arenalean eta Euskal Museoan antolatu ditue kontzertuak. Lau egunetan urtengo dabe kalera: hilaren 15, 16, 17 eta 21ean. Lehenengo egunean, Arenaleko estalpeetan (17:00) eta kioskoan (18:00) joko dabe; bigarrenean, estalpeetan baino ez (17:00). Eguenean, Euskal Museoan (17:30) eta kioskoan (18:00) dira hitzorduak.

Bagilaren 21a egun berezia izango da, Musikearen Europako Eguna. Musikari guztiek ospatuko dabe, baita Bilboko Musika Eskolako kideek be. Egun horretako lehenengo hitzordua Euskal Museoan izango dabe (18:00), eta ondoren Arenaleko kioskoan (18:30). 

Kontzertuotan, musika eskolako ikastaro guztietan lantzen dana ezagutu ahal izango dabe entzuleek. Batetik, tresna ugari joten ikasteko aukerea dago, adibidez, saxofoia, pianoa, trikitixea, gitarrea eta akordeoia. Bestetik, koruak be badagoz. Ezin dira ahaztu, ganera, hainbat estilo jorratzen dituen konboak eta taldeak, Big Banda eta inprobisazino tailerrekoak.

Bilbao Musikako arduradunek azaldu dabenez, kontzertuon helburu nagusia da ikasleen, irakasleen, familien eta publikoaren arteko hartu-emonak berreskuratzea, ikasturtean ikasitakoa erakusteaz eta uriko kaleak alaitzeaz gan.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu