Bilbok lehen 5.000 batzarkideak batu ditu
2021-06-15 09:39 Jan edanak9 miloe euroko eragin ekonomikoa itxiko dabe.
Bilbon elikagaien barrikuntzeari buruzko Food 4 Future – ExpoFoodTech 2021 kongresua egingo da aste honetan BECen, elikagaien bioteknologiako azken barrikuntzak ezagutarazoteko.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izango da inaugurazinoan buru bagilaren 15ean, 12:30ean, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centreren (BEC) entzungela nagusian; bertan, Food 4 Future – Expo FoodTech 2021en lehen edizinoa izango da, 20 herrialde baino gehiagotako elikagaien eta edarien sektoreko 5.000 profesional batuko dituan elikagaien barrikuntzeari buruzko batzarra, elikagaien sektoreko balio-kate osoaren egungo erronkei aurre egiteko eta industriaren eraldaketan lehenaldia eta ondorena markauko daben azken konponbide teknologikoak, barrikuntzak eta jokerak ezagutarazoteko.
Bilbon egingo dan Food 4 Future ospakizun presentzialak 9 miloe euro baino gehiagoko dirutzea ekarriko deutso uriari, izan be, lehen aldiz, hotel batzuk barriro betetea lortu dau. Food 4 Future ekimenak, gainera, Euskadi FoodTech munduko erdigunea izatea ekarriko dau aste honetan.
Hiru egunez, Bilbo izango da munduko BPGren % 11 ordezkatzen dauen industriaren egungo negozio-ereduen eta produkzino-sistemen eztabaida-egoitzea eta espero dan eskaria % 70 haziko da hemendik 2025era bitartean. Teknologia ezinbesteko elementu giltzarri eratuko da sektore osoko erronkei aurre egiteko.
AZTIk eta Nebextek atondutako ekitaldiaren agendeak elikadura osasungarria, jasangarritasuna eta elikadurearen eta edarien industriaren digitalizazinoa aztertuko ditu bagilaren 15etik 17ra, baita segmentu bakotxarena be: okela-industria, arrantza-industria, esnekiak, orioarena, nekazaritzea, zerealak, konserbak eta edariak. Horretarako, Sigma alimentación, EROSKI, Unilever, Coca-Cola, Mahou-San Miguel, Campofrío, Bonduelle, Heineken, Capsa, Iparlat, Nueva Pescanova, Gallina Blanca, Angulas Aguinaga, EIT Food, Danone eta Grupo Apex enpresek hartuko dabe parte, besteak beste, euren arrakasta-kasu errealak eta egungo eta etorkizuneko proiektuak azalduko ditue. Gainera, Melinda & Bill Gates Fundazinoa, AZTI, Euskal Herriko Medikuntzako Errege Akademia, Vall d'Hebron Institut de Recerca, Danone Nutricia Research, Tecnalia Research & Innovation Fundazinoa, Athlectic Clubeko mediku-taldea eta Adrian David Cheok, Australiako
Ordenako kide eta Japoniako i-Tokio Unibersidadeko irakasleak eta Jose Maria Ordovás Tuftseko Unibersidadeko (Boston, AEB) irakasleak zientzian oinarritutako euren ikuspegia eta ezagutzea eskainiko dabe.
Hainbat autonomia-erkidegotako enpresa, hizlari eta administrazino publikoaren laguntzeari esker, eskualde bakotxeko erantzun bikaineko kasuak be azalduko ditue, FoodTech Nation lako Espainiaren lidergoa indartzeko helburuari eusteko.
Food 4 Future agendan FoodTech Startup Forum be egingo da; FoodTech sektoreko startup topaketa horretan, 20 startupek beren konponbideak eta barrikuntza-proiektuak aurkezteko aukerea izango dabe, enpresa-sare osoaren ezagutzearen transferentzia, negozio-aukerak eta networkinga sustatuz. Alacarte lako startup-ak, edari baten alkohol kopurua murrizteko gailu bat lantzen dabilena; Omics, jarraibide dietetiko personalizatuak lantzeko algoritmo bat dauena; Cocuus, 3D teknologiaren bidez elikagaiak produziduten espezializautakoa, edo proteinak landatzen dituan BioTech Foods, Food 4 Future-n azaldutako urtenbideetako batzuk izango dira. Horreekaz batera, AgroBank, Siemens, AZTI, CNTA, IRTA, Ibermática, Lantla, Inser Robotica, Marine Instruments, Trace F ood, Combi Embalaje, PWC edo Tecnalia bezalako enpresa erakusleek be euren urtenbide teknologikoak aurkeztuko ditue showroom-etan.
Euskadiko administrazino publikoaren laguntzea
Food 4 Future - Expo Foodtech ekimenaren lehen edizinoak Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesa eta lankidetzea ditu eta, gainera, bazkide estrategikoen babesa izango dau, besteak beste, ICEX, EIT Food, Hazi, ILSI Europe, Food for Life Spain, Spri Taldea, Eatable Adventures, IASP (Parke Zientifikoen Nazinoarteko Alkartea) edo San Telmo Business School.
Euskadiko balio-kateko beste ordezkari batzuk be tartean izango dira, besteak beste, Neiker agritech ikerketan, AZTI foodtech barrikuntzan, Basque Culinary Centre Fundazinoa ikerketa gastronomikoan eta Euskadiko Elikagaien Clusterra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!