Ari! proiektuaren material pedagogikoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2021-06-14 11:05   Kulturea

Material honek talde bat aktibetako gorputz-dinamikak eskaintzen ditu.

Bizipoza, Artaziak Kooperatibeak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazinoak alkarlanean sortutako Ari! Sormena eta Mobimentua proiektuaren material padagogikoa aurkeztu dabe. Material honek talde bat aktibetako gorputz-dinamikak eskaintzen ditu, Ion Munduate eta Artaziak-ek bideratutako laborategi baten bitartez sortua. Proiektuaren osogaiak dira: #inklusinosoziala @generoikuspegia #aniztasuna #hezkidetza #euskerea #sormena #mobimentua #artea #lehiakorezdiranjarduerak #kirola #jarduera fisikoa #gazteak #arte biziak

Orona Fundazinoa, Irizar eta Gipuzkoako jantzagunea izan dira proiektuaren babesleak.

Bizipoza, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazinoa eta Artaziak lehen aldiz batu dira Ari! Sormena eta Mobimentua proiektua martxan jarteko. Proiektuak gorputzagaz, arteakaz eta mobimentuagaz lotutako ekimen barritzaile bat sortzea izan dau helburu, izakera inklusiboa eta genero ikuspegia barrubatzen dituana, 12 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Egitasmoak 3 lan arlo izan ditu:

1.-Ikastaro trinko bat. Jordi Cortés koreografo-sortzaileak bere ibilbidea azaldu eta jantza inklusiboaren esparruan izan dauen esperientzia azaldu euskun. Tailer teoriko-praktiko hau gizarte-eremuakaz eta mobimentuagaz loturea daben personei zuzendua izan zan.

Jordi Cortés jantzaria, koreografoa eta irakaslea da. Ia 30 urteko lan-ibilbidea dau eta Kiakahart eta Alta Realitat alkarteen sortzaile zein zuzendari artistikoa da, baita Liant La Troca jantza kolektibo integratu/ inklusibokoa be. Jarduera hau irailaren 26ean egin eben Errenteriako Jantzagunean eta formatu teoriko-praktikoa izan eban. Proiektu honek ezbardintasunetik, bestearen berezitasunetik abiatuz sortzea proponiduten dau, munduan kokatzeko dogun modua berrasmauta, hartu-emon-konexino mueta barriak eratuz gure gorputzen mobimentuaren bitartez.

2.- Hamar saio praktiko egindira, 12 lagunek osoturiko talde mistoa izanik eta Ion Munduate eta Artaziak izan dira saioen gidariak. 12 eta 21 urte bitarteko gaitasun anitzeko gazteok, sormen laborategi lez pentsautako gunean mobimentuagaz eta gorputzagaz lotutako dinamikak landu ditue. Saio praktikoen inguruko bideoak ikusi daitekez hemen.

3.- Material pedagogikoa sortu dabe, aplikau dan metodologia jaso eta proiektuaren erreplikagarritasuna ahalbidetzen dauena.

Materiala www.ari.eus orrialdean dago eskuragarri eta webgune honetan topauko dozuena, Ari! Sormena eta Mobimentua proiektuaren material padagogikoa da.

Proiektu osoaren informazino zehatza hemen

Antolatzaileak eta babesleak

Bizipoza, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazinoa eta Artaziak Kooperatibea izan dira proiektuaren atontzaileak.

Irizar eta Orona Fundazinoa izan dira babesleak eta Gipuzkoako Jantzagunearen laguntzea izan dau proiektuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu