Udako Barneteguna eta Barnetegia gazteentzako

Bizkaie! 2021-06-14 08:31   Bertsolaritzea

DBH1 eta DBH2ko ikasleentzako da Barneteguna eta DBH3tik bigarren batxilergorakoentzako Barnetegia

Badago udea hasieran batu eta bertsotan gozetea baino plan hoberik? Bertso-eskoletako gazteen arteko hartu-emonak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, aurten be, helburu horri eutsiko deutsagu.

Bagilaren 25erako Udako Barneteguna DBH 1eko eta DBH2ko ikasleentzako izango da eta, nagusiagoentzako, ostera, Udako Barnetegia bagilaren 28tik garagarrilaren 1era, DBH3tik bigarren batxilerrera artekoentzako.

Egitasmo bietarako izen-emote epea zabalik dago eta webgune honen bitartez egin beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte-hartzaileen zerrendea osotzeko izen-emotearen ordena, eskualdeen arteko orekea eta generoa hartuko dira kontuan.

Barnetegunean izena emon hemen
Barnetegian izena emon hemen

Barneteguna, bagilaren 25ean

DBH1eko eta DBH2koentzako ekimena izango da. Mendexako frontoian batuko gara 10:00etan. Aurkezpen olgetakaz hasiko da eguna eta Mendexa abentura park-era joango gara gero. Ibilbide ezbardinak egingo ditugu bertan. Ostean, bertso eskolea eta bertso bazkaria egingo ditugu Mendexan eta, eguraldiak laguntzen badau, hondartzara joango gara nahi dauenak bainua hartu daian.

Arratsaldeko 19:00etan amaituko da egitaraua eta Lekeitioko ikastola aurrera joango gara gazteak euren arduradunakaz bertan batzeko.

Eroan beharrekoa:

- Abentura parkerako: erropa erosoa eta kirol oinetako itxiak (sandaliarik edo txankletarik ez).

- Hondartzarako: bainujantzia eta esku-oihala.

- Ura.

- Eguzkitako kremea.

- Maskarea.

- Osakidetzako txartela.

Bizkaiko Bertsozalek jarriko dauena:

Covid protokoloa bermatzeko beharrezko materiala.
Otorduak: Hamaiketakoa, bazkaria eta askaria
Ura.
Barnetegunean izena emoteko 25 euro pagau behar dira (formularioan jarten dau zelan egin). Izena emoteko, bete lotura honetan dagoan formularioa eta atxiki ordainagiria.

Barnetegia, Gorozikan

Bagilaren 28tik garagarrilaren 1era arte izango da Barnetegia Gorozikan (Muxika), DBH3tik bigarren batxilerrera arteko ikasleentzako.

Gorozikako plazan batuko gara bagilaren 28an, 18:00etan. Garagarrilaren 1ean, arduradunak 12:00etan etorri beharko dira gazteen bila, aitatu lekura.

Udako Barnetegi berezi honetan bertso munduan sakontzeko aukerea izango da, bertso eskoletan egiten dan ohiko jardunetik harago pausu bat emotekoa. Ikastaro ugari egingo egingo ditue antzerki munduko personakaz, baita bertsolariakaz be. Bertso eskolea, mendi bueltea, hondartzea, lagunartea eta aisialdiaz gozetako aukera ederra izango da.

Erioan beharrekoa:

- Lotarako zakua.
- Oinetako erosoak mendirako.
- Kirolerako zein hondartzarako erropea.
- Maskarea.
- Osakidetzako txartela.

Parte hartzeko 60 euro pagau behar dira (formularioan jarten du zelan egin). Izena emoteko lotura honetan dagoan formularioa bete behar da eta ordainagiria atxiki.

Informazino gehiago: Bizkaiko Bertsozale Elkartea 946 812 711 edo idatzi bizkaia@bertsozale.eus helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu